22/10/22

 

Urriaren 22tik eta 28ra bitartean, Berrikuntzaren Astearen bederatzigarren edizioa ospatuko da. Aurten, Zientzia eta Berrikuntza: etorkizuneko hiria izango da leloa, eta Donostiak zientziaren garapenaren alde azken urteotan egin duen apustua aztertuko da, eredu berritzaile, iraunkor eta inklusibo baten bidez, Zientzia eta Berrikuntzaren hiri bihur dadin.

Programa oso batekin eta hainbat agertokitan, eta publiko desberdinentzako eskaintza batekin, Donostia Sustapenaren ekintza hau, ezagutzeko, esperimentatzeko, ikasteko, partekatzeko eta inspiratzeko gunea izango da berriro ere, eta herritarrak izango dira protagonista.

Biodonostiak modu aktiboan parte hartuko du aurten ere Berrikuntzaren Aste honetan.

 

Asteartea 25. Goizez. Showroom + 3D inprimaketaren dibulgazio-hitzaldia Kursaalean
Biodonostia OIIaren 3D Inprimaketa Plataformako ordezkariek (Ana Aiastui eta Raquel Hernáez) Plataforman egiten den lanaren berri emango dute eta bartan garatutako Biomodelo ezberdinak erakutsiko dituzte . Hainbat ikastetxetako 180 ikasle inguru hartuko dituzte, 12 taldetan antolatuta.

Era berean, Biodonostiako Ana Aiastuik eta DOMOTEK enpresako ordezkariak 3D inprimaketari buruzko 40 minutuko dibulgazio-hitzaldia egingo dute, hainbat ikastetxetako 84 ikasleri zuzenduta.

 

Asteartea 25. 18:00. Ikertzaileen Begirada. Atzerriko komunitate ikertzailearen eta ekintzailearen ikuspegia Donostian zientzia- eta berrikuntza-ekosistema eraikitzeko.

Pedro Rodriguesek eta Charles Lawriek  hirira bizitzera iristean aurkitu zituzten zailtasunak azalduko dituzte

Informazio gehiago eta izen ematea: http://weekinn.fomentosansebastian.eus/eu/weekinn-2022-eu/jardueren-egitaraua/actividades-todas-eu/ikertzaileen-begirada

 

Asteazkena 26. 18:00tik 19:30etara. Emakume Zientzialariak atzo eta gaur (WeekINN eta Emakumeak Zientzian lankidetzan)

Olga Ibañez Solé (Biodonostia OII) beste ikerlarien artean.

Informazio gehiago eta izen ematea: http://weekinn.fomentosansebastian.eus/es/weekinn-2022/programa-de-actividades/actividades/mujeres-cientificas-de-ayer-y-hoy

 

Osteguna 27. 18:30.  Dibulgaziozko hitzaldia: Mikrobiotak: Kontrolatzen al ditu bakterioak gure garuna?
Alderdi Ederren muntatutako karpa batean,Biodonostiako Neurozientzien Arloko Laura Moles ikertzaileak Mikrobiotak gaixotasun neurologiko jakin batzuetan duen garrantziaren inguruko hitzaldia emango du.

Informazio gehiago eta izen ematea: http://weekinn.fomentosansebastian.eus/eu/weekinn-2022-eu/jardueren-egitaraua/actividades-todas-eu/dibulgazio-solasaldiak

 

Kontsultatu hemen Berrikuntzaren Asteko programa osoa