/>

Biodonostia OII

19/11/21

09:00

 

Zorionekoak gu!

Iaz 10 urte bete genituen, baina guztiok ezagutzen ditugun arrazoiengatik, ezin izan genuen ospatu. Horregatik, gure X (+I). urteurrena den honetan, zurekin partekatu nahi dugu une hau, horretarako antolatu dugun jardunaldian parte hartzera gonbidatuz.

Ekitaldian, Institutuaren ibilbidearen errepaso labur bat egin ondoren, bi mahai-inguru egingo dira: “Mehatxuen eta aukeren garaiak” eta “Ikerketa Klinikoa eta Talentua”. Moderatzaileak, Julio Arrizabalaga, Biodonostia OIIko Zuzendari Zientifikoa eta Itziar Pérez Irazusta, Donostialdea ESIko Zuzendari-kudeatzailea izango dira, hurrenez hurren eta Ikerketaren eta Berrikuntzaren arloan garrantzi handia duten hizlariak izango dira bertan.

OHARRA.: Jardunaldia azaroaren 19an izango da eta Biodonostiako YouTube kanalaren bidez emitituko da streaming bidez: https://youtu.be/Dzb80rUlLvk

 

Egitaraua:

9:00 Jardunaldiaren inaugurazioa:

Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua

Jardunaldiaren sarrera eta azken 10 urteen laburpena: Julio Arrizabalaga, Biodonostia OIIko zuzendari zientifikoa

9:45 Mahai-ingurua: “Mehatxuen eta aukeren garaiak”

Moderatzailea: Julio Arrizabalaga, Biodonostia OIIko zuzendari zientifikoa

  • 9:45 Estibaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea: “Euskal Osasun Ikerketa Institutuak, garapen sozioekonomikorako bazkide estrategiko gisa”
  • 10:00 Lluís Blanch, I+b-ko zuzendaria – l’Institut d’Investigació i Innovació I3PT en Corporació Sanitària Parc Taulíko zuzendaria: “Berrikuntzaren eta medikuntza pertsonalizatuaren ondoriozko aukerak eta eraldaketak enpresa-ingurunean”
  • 10:30 Ramón Maspons, Chief Innovation Officer a l’Agència de Qualitat i Avaluació Sanitàries de Catalunya (AQuas), Kataluniako Generalitateko Osasun Sailaren Berrikuntza eta Eraldaketarako Bulegoko koordinatzailea: “Next Generation Europe, erronkak, aukerak eta errealitateak”

11:15 Eztabaida

11:45 Atsedenaldia

12:00 Mahai-ingurua: “Ikerketa Klinikoa eta Talentua”

Moderatzailea: Itziar Pérez Irazusta, Donostialdeko ESIako zuzendari gerentea

  • 12:00 José Mª Miró, Bartzelonako Clinic Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen aholkulari seniorra. Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntzako katedraduna eta IDIBAPSeko ikertzailea: “UPDATE COVID-19. Non gauden eta nora goazen”
  • 12:45 Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Zientzien Fakultateko katedraduna: “Biodonostia-Ikerbasqueren arteko 10 urteko harremana: lorpenak eta zailtasunak”

13:15 Eztabaida

14:00 Jardunaldiaren amaiera: Marian Ibarrondo, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria