/>

Aquarium (Donostia)

29/09/23

10:00

Datorren irailaren 29an “Adintzearen ikerkuntzan herritarren parte hartzea sustatzen” ekitaldia egingo dugu Donostiako Aquarium-eko Auditorium-ean 10:00tik aurrera, Nagusilan, Aubixa eta Más que Ideas elkarte eta fundazioekin batera. Bertan, urriaren 1ean ospatzen den Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gizartearekin partekatuko ditugu adintzearen ikerkuntzan herritarren parte hartzea sustatzeko egin ditugun jarduerak eta Biodonostia OIIk abiatuko dituen dinamikak adintzearen ikerkuntzan herritarren parte-hartzea gauzatzeko.

Orain dela hamar urte, Biodonostia OIIk abiatu zuen adintzearen ikerkuntzaren eta berrikuntzaren estrategia. Adintzea prozesu konplexu bat da norbanakoei eta populazioari eragiten diena, eta eragiten dituen erronkei aurre egiteko zientzia eta ikerkuntza baliagarriak dira. Hala, estrategia honekin Biodonostia OIIk helburu bezala jartzen ditu adintzearen ulertzea hobetzea, adintze osasungarriaren sustatzea eta adinekoen beharrei erantzun emango dien sistemen eta lanabesen eraikuntza.

Adintzearen ikerkuntza-prozesuan herritarrak txertatzea da estrategia honen zutabetako bat. Horretarako, adintzean eta zaurgarritasunean interesa zuten elkarteekin biltzen hasi zen Biodonostia OII, Institutua ezagutarazteko eta elkarte horiekin konplizitateak lantzeko. Hala, Nagusilanen eta Aubixaren Donostiako egoitzei bisita egin zitzaien; Nagusilanekin batera aurkezpenak egin ziren Goierri-Urola Garaian eta Bidasoaldean; eta Nagusilaneko kideek Biodonostiako Eraikinari bisita egin zioten, Institutuan egiten diren jarduerak azalduz. Aldi berean, Más que Ideas Fundazioaren laguntzarekin, Nagusilaneko, Aubixako eta Biodonostia OIIko kideekin hausnarketa bat egin zen Bide-orri bat definitzeko, adintzearen eta hauskortasunaren ikerkuntzan herritarren parte-hartze eraginkor bat errazteko asmoarekin.

Donostiako Aquariumeko Auditoriumean egingo dugun ekitaldiak ezagutarazi nahi die gipuzkoar guztiei prozesu hauek guztiak beren protagonistekin batera. Hala, herritar guztiekin partekatuko ditugu lortutako emaitzak eta Biodonostia OIIk abiatuko dituen dinamikak adintzearen ikerkuntzan herritarren parte-hartzea gauzatzeko.

Programa

Ordua Jarduera Parte hartzaileak
10:00 – 10:10 Ongi etorria Itziar Vergara (Biodonostia OIIko zuzendari zientifikoa)
10:10 – 10:20 Zer da zientzia herritarra? Teresa Terrén (Fundación más que ideas)
10:20 – 10:50 Mahai-ingurua: “Biodonostia, 10 urte adintzea ikertzen” Adintzearen ikerkuntzan Biodonostia OIIko erreferenteak:

Itziar Vergara

Ander Matheu

Laura Basterretxea

 

Moderatzailea: Koldo García (Biodonostia OII)

10:50 – 11:30 Mahai-ingurua: “Herritarrak adintzearen ikerkuntzaren protagonistak” Teresa Terrén (Fundación más que ideas)

Jesus Mari Zaldua (Nagusilan)

Sandra Hernandez de Diego (Aubixa Fundazioa)

Sonsoles García (Biodonostia OII)

 

Moderatzailea: Koldo García (Biodonostia OII)

11:30 – 11:50 ADINPART: ADINtzearen ikerkuntzan herritarrak PARTe hartzen Maider San Torcuato (Biodonostia OII)

Olatz Arrizabalaga (Biodonostia OII)

11:50 – 12:00 Itxiera Koldo García (Biodonostia OII)

 

Bertan zuen zain izango gara!

Galderarik edo zalantzarik izatekotan koldo.garciaetxebarria@biodonostia.org helbidera posta elektroniko bat bidali edo 943007534 telefonora deitu.