/>

Ikastaroa Online zuzenean eta aurrez aurre.

30/06/21

Aurten ere EHUk Udako Ikastaroen programa ospetsua antolatu du. Aurtengo edizioan, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa – La Salud, un compromiso con las personas” zikloaren barruan, “Pandemia Covid-19: vamos a parar a pensar” prestatu dute.

Jardunaldi honetan, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak gelditu eta, lasaitasunetik, pandemian ikusi eta bizi izan dugunaren gaineko hausnarketa bateratua eta humanista bat egiteko gonbidapena egin digu. Horretaz gain, autokritikatik, ulermenetik eta enpatiatik abiatutako hausnarketa ere egingo dugu, guztiok ontzi berean gaudela eta ikuspegi guzti-guztietatik ikasbidea atera dezakegula kontuan izanik.

Informazio gehiago eta izen emateak:
https://www.uik.eus/eu/pandemia-covid-19-vamos-parar-pensar
Oharra: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloko Uda Ikastaroen matrikulan %75eko deskontua eskaintzen diete EAEko osasun publikoan lan egiten duten profesionalei.

+ info