Aurkeztutako lanak paziente diabetikoaren alderdi desberdinei aurre egiteko lanean Berrikuntzaren eta Bikaintasunaren Lehen Saria lortu du SEEN 2017ren 59.Kongresuan.
Urruaren 18tik 20ra Bartzelonako Nazioarteko Konbentzio-Gunean, Endokrinologia eta Elikadurako Espainiako Sozietatearen 59. Kongresua (SEEN) 2017 ospatu da. Kongresu honek gizartean nagusi diren eta konplexutasun maila handiko osasun arazoei ekitea izan du helburu. Hain zuzen ere, aurrera pausu handiak ematen ari diren patologien inguruko saioak egin dira, non bazkideek lortutako emaitzak partekatu eta eztabaidatu dituzten.
Bertan, Alfredo Yoldi Arrieta, Donostialdea ESI-ko Endokrinologia Saileko Arduradunak zuzendutako lan taldeak burutu duen paziente diabetikoaren alderdi desberdinei aurre egiteko lanagatik Berrikuntza eta Bikaintasunaren FSEEN 2017ko Lehen Saria eskuratu du. Esteroideekin artatutako insulina hartzaile diren pazienteen erantzunari jarraipena egiteko esperientzia berri bat da egin duten lana, non osasun karpetaren bitartez eta bide teletamikoak erabilita, pazientearen tratamendua adosten den.
Saritutako lana Donostialdea ESIk bultzatu eta Biodonostiak OIIk kudeatzen dituen Bottom-Up Proiektuen 2016 urteko Deialdiaren baruan garatua izan da. Bottom up proiektuak ekimen berriak dira, osasun-erakundeetatik sortuak, eta asistentzia-sareko profesionalen lidergopean diseinatuta eta garatuta. Jardunbide egokiak, erabiltzaileei begira zerbitzuen kalitatea hobetzeko proiektuak, antolakuntza proiektu berritzaileak edo beste erakundeetan jadanik garatuta dauden ekimenak, jasotzen dira besteak beste. Profesionalen ekimen berritzaileak biltzea eta laguntzea dute helburu, baldin eta erakundeen xede estrategikoekin bat badatoz eta diseinu egokia badute.