Artikuluan parte artu duten ikertzaileak.

Ainhoa Alberro ikertzaileak, Biodonostia OIIko Esklerosi Anizkoitzaren Taldekoak, gaixotasun hori aztertzen duten Lisboako Unibertsitateko ikertzaile-talde batekin batera, emakumeek gidatutako ikerketa askoren garrantzia adierazi du.

Esklerosi anizkoitza nerbio-sistema zentralaren gaixotasun autoimmunea eta mielinizatzailea da, eta 2,8 milioi pertsonari eragiten die gutxi gorabehera mundu osoan. Gainera, gaixotasunarekin bizi diren emakume gehiago daude: esklerosi anizkoitza duten 4 pertsonatik 3 emakumeak dira.

Berrikuspen-artikulua joan den otsailean argitaratu zen Frontiers in Molecular Neurosciences aldizkarian, eta gaixotasun hori ulertzen lagundu duten zientzialarien ekarpenak aipatzen ditu. Ainhoa Alberrok, Lisboako Unibertsitateko ikertzaile-talde batekin batera, emakumeek gidatutako ikerketa askoren garrantzia azpimarratu du. Lan horiek hainbat arlo deskribatzen lagundu dute, hala nola zelula immunitarioen inplikazioa, substantzia grisaren afekzioa edo esklerosi anizkoitzaren narriadura kognitiboa. Baita mikroRNAk eta mikrobiotak gaixotasunean duten paperari buruzko datu berriak eman dituztenak eta baita erremielinizazioaren mekanismo molekularrei buruzkoak ere.

Emakumeek zuzendutako lanak asko dira, baina esklerosi anizkoitzari buruzko artikulu zientifikoen % 35 baino ez dira oraindik. Beraz, aurrera egiten jarraitu behar da, gero eta emakume gehiagok gaixotasun hori ulertzen lagunduko duten ikerketak egin ditzaten, esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Artikulua:

Women in the field of multiple sclerosis: How they contributed to paradigm shifts.
Andreia Barateiro, Catarina Barros, Maria V. Pinto, Ana Rita Ribeiro, Ainhoa Alberro and Adelaide Fernandes (Argazkian, ezkerretik eskuinera eta goitik behera).

https://www.frontiersin.org/articles/10.3389/fnmol.2023.1087745/full