Bai. Zientziaren dibulgazio zientifikoa euskaraz ere egin daiteke. Eta hemen dugu Elhuyar aldizkariak eta bertan parte hartzen duten ikertzaileek ildo horretan erakusten duten konpromisoaren erakusgarri.

Berriki, Elhuyar Aldizkariak “Zahartzeprozesua deskribatu, osasuntsu zahartzeko” dibulgazio-artikulua argitaratu du Ainhoa Alberro Garitano ikertzailearen eskutik, Biodonostia OIIko Esklerosi Anizkoitzaren Taldeko kidea.

Artikuluaren oinarria Ainhoak bere Doktoretza Tesian egindako ikerlana da eta ildo horretatik  Zahartzeari buruz hitz egiten du; izan ere, gero eta gehiago direrla osasuntsu bizi ditugun urteak aipatzen du eta mendekotasuna gutxitzeko eta zahartze osasuntsua sustatzeko zein diren zahartze-prozesuaren ezaugarri biologikoak. Artikuluaren testua egileak berak egindako irudiak lagunduta azaltzen da.

Artikulu interesgarri honen esteka partekatzen dizuegu.

https://aldizkaria.elhuyar.eus/gailibrean/zahartze-prozesua-deskribatu-osasuntsu-zahartzeko/