17/02/21 Ikastaroak/ Tailerrak

Emakumeak Zientzian 2021

.

+ Info

07/02/20 Ikastaroak/ Tailerrak

Emakumeak Zientzian 2020

Aurten, Biodonostiak beste zortzi euskal erakunderekin bat egiten du Zientzia Zientzien Nazioarteko Eguna ospatzeko otsailaren 7tik 14ra bitartean egingo diren jarduera programa zabal batekin. Emakumeak Zientzian 2020 programaren barruan, adin guztietako jendearentzako (familiak, nerabeak, helduak…) hainbat jarduera antolatu dira. Jarduera guztiak doakoak dira. Emakumeak Zientzian 2020 webgunean eman daiteke izena: www.emakumeakzientzian.eus Descarga el programa

+ Info

20/06/19 Ikastaroak/ Tailerrak

Uda Ikastaroak EHU / Cursos de Verano UPV: “Salud e industria 4.0”

Data:  2019ko ekainak 20 eta 21 / 20 y 21 de junio de 2019. Tokia: Donostiako Miramar Jauregia / Palacio Miramar de San Sebastián. Zuzendariak: Julio Arrizabalaga dokt. eta Ana Aiastui dokt. (Biodonostia OII).
btn_pdf Programa hemen kontsultatu daiteke.
Informazio gehiago eta Izen-emateak Uda Ikastaroen web-gunean: https://www.uik.eus/es/salud-e-industria-40 Maiatzaren 31 baino lehen egindako izen-emateek tarifa murrizturako eskubidea dute. Urtero bezala, UPV/EHUk Uda Ikastaroen programa ospetsua antolatu du. “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloaren barruan aurkeztuko da “Osasuna eta industria 4.0” ikastaroa. Ikastaro hori zuzenduko dute Julio Arrizabalaga doktoreak (Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoak) eta Ana Aiastui Pujana doktoreak (Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Zelula Hazkuntza eta Histologia Plataformaren arduradunak). Osasunaren arloan, industria 4.0 hiru alderditan, batik bat, oinarritzen da: 3D inprimaketa, errealitate birtuala/areagotua eta Big Data. Horietako bakoitzak aplikazioa du arlo ezberdinetan, hala nola, ebakuntza kirurgikoetan edo ehunen ingeniaritzan, eta osasunaren arloko emaitzak hobetzeko aukera ezin hobea izan daitezke. Zenbait arlotan —ekonomiatik zientziara— agertzen diren erronkak kontuan izanik, ikastaro hau oinarrituko da 3D inprimaketa ospitale-esparruan bistaratzean, errealitate birtualaren aplikazioak osasun-sistemara hurbiltzean eta Big Dataren aukerak aztertzean. Autonomia-erkidegoan, estatuan eta Europan alderdi horien inguruko ikerketak izan dituen azken emaitzak aurkeztuko dira. Era berean, osasunaren arloan erosketa publiko berritzailearen ideia aztertzea eta gure inguruneko agenteen arteko topaketarako aukera sortzea planteatuko da. Txostengile gisa parte hartuko dute, aipatutakoez gain, Raquel Yotti doktoreak (Carlos III Osasun Institutuko zuzendariak); Inmaculada Vázquez andreak (Stratasys - Channel Manager France & Iberia), Daniel Rubio jaunak (6D lab), Ramón Maspons doktoreak (Chief InnovationOfficer AQuAS, Departament de Salut de Catalunya) eta Inmaculada Aguilera doktoreak (Scientific Proyect Officer, Innovative Medicines Iniciative-Brussels Belgium). Era berean, hiru mahai-inguru egingo dira Osasunaren arloko 3D esperientziei, Errealitate birtualari/areagotuari eta Big Datari buruz.

+ Info