Luis Bujanda (ezk.) y Francesc Balaguer (eskub.)

Goiz agertzen den kolon eta ondesteko minbiziak klinikoki eta molekularki ezberdina da berandu agertzen dena baino eta pronostiko okerragoa du; beraz, funtsezkoa da garaiz detektatzea. Asmo horrekin, nazioarteko ikertzaile-talde batek miARN zirkulatzaile bat garatu du diagnostikoa egiteko.

Gastroenterology aldizkarian argitaratutako ikerketa-lan honetan, Luis Bujanda Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatikoen eta Gastrointestinalen Arloko arduradunak eta Institutuan CIBEREHDeko taldeburuak, eta Francesc Balaguer CIBEREHDeko eta Bartzelonako Ospitale Klinikeko ikertzaileak hartu dute parte, eta Kanarietako Unibertsitate Hostpitaleko Goretti Hernandez Doktorea eta AEBko eta Japoniako zientzialariak izan dira buru.

Azterketa hau egiteko, aurkikuntza sistematikoko ikuspegi bat erabili zen, RNA ez-kodifikatzailearen adierazpen-profilen datu multzo handi baten analisiaren bidez, eta miARN panel bat identifikatu zen, zeina, ondoren, agerpen goiztiarreko kolon eta ondesteko minbizia zuten 149 pazienteren odol-laginetan baliozkotu zen, 110 kontrol sanorekin konparatuz; eta ebakuntza aurreko eta osteko 22 plasma-laginetan.

Lortutako emaitzen arabera, CIBEREHDeko ikertzaileen esanetan “diagnostikorako gure  miARN sinadura berriak minbizi mota hori pairatzen duten pazienteak identifikatzeko ahalmena du, eta gaixotasun horren diagnostiko ez-inbaditzailean zehaztasun handiz aplikatu daiteke klinikoki”.

Lan honetan lau miARN aurkitu ziren odol-laginetan adierazita, eta % 95eko doitasunarekin identifikatu dira goiz agertzen diren kolon eta ondesteko minbizia duten pazienteak, eta kirurgia-osteko plasma-laginen adierazpenaren murrizketak haien tumore-espezifikotasuna adierazi zuen.

 

Erreferentziako artikulua:

 A Liquid Biopsy Signature for the Detection of Patients with Early-Onset Colorectal Cancer
Kota Nakamura, Goretti Hernández, Geeta G. Sharma, Yuma Wada, Jasjit K. Banwait, Natalia González, Jose Perea, , FrancescBalaguer, Hiroyuki Takamaru, Yutaka Saito, Yuji Toiyama, Yasuhiro Kodera, Richard Boland, Luis Bujanda, Enrique Quintero y Ajay Goel.

https://doi.org/10.1053/j.gastro.2022.06.089
https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S0016508522007740