BIOEFek, Berrikuntza eta Ikerketa sanitariorako Euskal Fundazioak, I+G+b arloko ekitaldien Agenda jarri du abian bere webgunean. Bertan, osasun arloko ikerketa eta berrikuntzaren arloko jardunaldi eta ekitaldien aukeraketa bat jasotzen da, zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemarentzat interesgarria dena.

Gaur egun, COVID19k sortutako egoera dela eta, eta ekitaldi presentzialen murrizketa logikoak eraginda, espazio honetan agertzen direnak urrunetik egindako ekitaldiak dira. Hala ere, normaltasuna itzultzen den heinean, mota guztietako ekitaldiak jasoko dira, presentzialak zein birtualak.

BIOEFek, euskal osasun-sistema publikoaren I+G+b koordinatzen duen erakundea den aldetik, lankidetza, kooperazioa eta komunikazio-esparru bat osatzen du ikerketa eta berrikuntza sanitarioan inplikatutako sektoreen artean, eta ekimen hau helburu horretara bideratutakoen artean dago.

Kontsulta-gune berri hau martxan jartzeak, zalantzarik gabe, osasun-arloko ikerketaren eta berrikuntzaren arloan programatutako jarduera interesgarriak ez galtzen lagunduko du.