Martxoaren 22tik 24ra bitartean, ICFSR Conference, Hauskortasunaren eta Sarkopeniaren ikerketari buruzko nazioarteko 13. topaketa, egin da Toulusen (Frantzia). Bertan, gai horretan erreferentzia diren ikertzaileek parte hartu dute, eta ikertzaile ugari bildu dira.
ICFSR kongresua sortu zen heldu nagusien ahulengan kalitate handiko saiakuntza klinikoen garapena bizkortzeko, esperientziak, arrakastak eta porrotak partekatzeko, zahartze osasungarrirako eta heldu nagusien ezintasunak eta mendekotasuna prebenitzeko tratamendu eta metodoen aurkikuntza bizkortzeko.
Hauskortasuna eta Sarkopenia zahartze-prozesu naturalarekin lotutako bi alderdi dira, beste faktore batzuk biltzen dituztenak, hala nola genetikoak, elikadura desegokia, jarduera fisikorik eza, sedentarismoa, gaixotasun kronikoak edo tratamendu farmakologiko jakin batzuk.
Horri dagokionez, Biodonostiak azken 10 urteetan lan egin du zentroak bultzatutako Zahartze-estrategiaren esparruan, non ikerketa-ildo desberdinak biltzen diren. Horrela, Onkologia Zelularreko eta Lehen Mailako Arretako ikerketa-taldeetako Biodonostiako ikertzaileek parte hartu dute kongresuaren edizio honetan, hainbat ikerketa-lan aurkeztuta, posterren kategorian.
Animalia-modelo aurreklinikoen atalean, Ander Matheuk Onkologia Zelularreko Taldeko arduradunak “Age-associated sem cell exhaustion promotes frailty” lana aurkeztu du. Ariketa fisikoaren kategorian aldiz, Diego Marcos-Pérezek talde bereko ikertzaileak “Physical intervention modifies a panel of inflammatory and senescence markers in frail older adults” lana erakutsi zuen. Bestalde, Miriam Hernándezek eta Uxue Lazcanok Lehen Mailako Arreta Taldeko ikertzaileek beren lanak aurkeztu dituzte Hauskortasuna praktika klinikoan eta osasun publikoan atalean; Miriam-en lana, “Adinbera: study of vulnerability in older people” izan da eta Uxuerena, “Tackling frailty at primary care: evaluation of the effectiveness of a multifactorial intervention”.