Zientzian Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna zela eta, Biodonostiako hainbat ikertzaile emakume “CONÓCELAS” ekimenean parte hartu zuten joan den otsailaren 8an. ASEICAk, Minbiziari buruzko Ikerketarako Espainiako Elkarteak, sustatu zuen ekimen hori, eta 150 zientzialari (minbiziaren detektibeak) Espainiako txoko guztietako 6.500 ikasle ingururekin konektatu zituen birtualki, onkologia molekularraren alorrean ikertzaile-emakumeen belaunaldi berriak nortzuk diren jakin dezaten.

Ekimen honen helburua izan da Espainiako 100 ikastetxe, institutu eta unibertsitatetako ikasleek minbiziari aurre egiteko ikertzen ari diren emakumeak deskubritzea: nolakoak diren, nola hasi ziren, nola bideratu zuten beren ibilbidea eta nola iritsi diren punta-puntako ikertzaile izatera beren alorretan “, nabarmendu du Marisol Soengas ASEICAko lehendakariorde eta ekimen honen arduradunak.

Era berean, jarduera honen bidez ikasle guztiak eta, bereziki, hezkuntza-maila desberdinetako neskak animatu nahi dira zientziarekiko interesa izan dezaten, beren ikerketa-eremuetan liderrak diren ikertzaileei zuzenean hitz egiteko eta galdetzeko izan duten aukerari esker.

Erronka horren laguntzaile aktibo izan dira, bolondres eran, Angela Araujo, Jaione Auzmendi, Maria Caffarel, Estefanía Carrasco, Ibone Labiano, Joanna Lopez eta Maddalen Otaegui Biodonostiako ikertzaileak. Esperientzia horretaz gozatzeko aukera izan dute eta, kasu batzuetan, 30 minututik gora aritu zaizkie ikertzaileei galderak egiten, eta horrek agerian uzten du aipatutako ekimenak piztu duen interesa.