Biodonostia OIIko Bularreko Minbizia taldeak The Journal of Clinical Investigation-en argitaratutako artikulu bat, Maria Muñoz Caffarel Biodonostiako Ikerbasque ikerlariaren gidaritzapean, aukeratu du Ikerbasque – Basque Foundation for Science-k bere ikertzaileek 2022an garatutako jardueran nabarmendutako artikuluetako bat izateko.

Azpimarratzeko aipamena da hau, kontuan hartuta 2022an Ikerbasquek zituen 345 ikertzaileen argitalpen zientifikoek 1.437 artikulu batu zituztela indexatutako argitalpenetan, hau da, nazioarteko prestakuntza handiko argitalpenetan.

Stromal Oncostatin M cytokine promotes breast cancer progression by reprogramming the tumour microenvironment artikuluan frogatu zen Oncostatina M (OSM) zitokinak bularreko minbiziaren progresioa eta metastasia errazten dituela, tumore-mikroingurunean mezulari gisa jardunez. Ikerketaren emaitzen arabera, OSM maila altua duten tumoreak pazienteen pronostiko okerragoarekin lotzen dira. Aurkikuntza horrek bularreko minbizirako estrategia terapeutiko berriak garatzea ekar dezake.

Gainerako bost argitalpenak CICbioGUNE, CICenergiGUNE, DIPC eta EHUko bi ikertzailerenak dira. Ikerbasque 2022 Memorian nabarmendutako artikuluak kontsulta daitezke:

https://www.ikerbasque.net/sites/default/files/files/IKERBASQUE_Memoria_2022_DIGITAL.pdf