Ekainaren 16an eta 17an “Terapia aurreratuak: laborategitik pazientera eta gizartera” jardunaldiak ospatuko dira Donostian, EHUko Udako Ikastaroen esparruan eta”Osasuna, Pertsonekiko Konpromisoa” programaren barruan.

Terapia aurreratuak sendagai oso berritzaileak dira, geneak (terapia genikoa), zelulak (terapia zelularra) edo ehunak (ingeniaritza tisularra) erabiltzean oinarritzen direnak, hainbat gaixotasun prebenitzeko edo tratatzeko. Terapia hauek potentzial handia dute tratamendu pertsonalizatuak eratzeko, eta medikuntza iraultzen ari dira, orain arte tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunak tratatzeko estrategia terapeutiko berriak garatzea ahalbidetzen baitute.

Ikastaro honen bidez terapia aurreratuen ikuspegi globala eman nahi da: zer diren, nola aldatzen ari diren eta datozen urteetan panorama terapeutikoa nola aldatuko duten. Bereziki azpimarratuko da Euskadiko ekosistema, arlo horretan aitzindariak izateko zein estrategia garatzen ari diren identifikatuz.

Ikastaroan diziplina anitzeko eta, batez ere, zeharkako ezagutza duten erreferentziazko hizlariek parte hartuko dute, eta mahai-inguruak egingo dira onkologiako eta hematologiako terapia aurreratuei, RNAren erabileran oinarritutako terapia aurreratuei eta beste aplikazio kliniko batzuetako terapia aurreratuei buruz, hala nola gaixotasun metabolikoei, neurodegeneratiboei edo gibeleko gaixotasunei buruz.

Terapia aurreratuen unibertsoa eta tratamendu mediko pertsonalizatuak eratzeko duten potentziala ezagutzea interesatzen basaizu zaizu, aukera ona izan daiteke honako hau.

Izena emateko epea irekita dago eta Uda Ikastaroen webaten bidez gauzatu daiteke: https://www.uik.eus/es/curso/terapias-avanzadas-del-laboratorio-al-paciente-sociedad