Medikuntza translazionalean egindako ikerketa-lana saritu da, prestakuntza 2023an amaitzen duten egoiliarren hiru curriculum onenen artean.
Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak Medikuntza traslazionalean Ikertzaile Egoiliarren Sarien lehen edizioa ospatu du ostiral honetan. Sari horien helburua Gipuzkoako ESIetan prestakuntza amaitzen duten mediku egoiliarrek egindako ikerketa-lana aitortzea da.
Institutuko zuzendari zientifikoak, Itziar Vergara doktoreak, Javier Ruiz Martínez doktorearekin (Gaixotasun Neurodeneratiboen Taldeko arduraduna), Begoña Azkarate eta Eulali Mariñelareanekin (irakaskuntza-unitateetako arduradunak) eta Olatz Arrizabalagarekin (Institutuko koordinatzaile zientifikoa) batera, dagozkion egiaztapen-txekeak banatu ditu, horietako bakoitzak 1.000 eurotakoa.
Oraingo honetan, 2023an prestakuntza amaitzen duten egoiliarren hiru curriculum onenak saritu dira. Aurkeztutako espedienteak aztertu ondoren, epaimahaiak honako hauek saritzea erabaki du:
- Pablo Iruzubieta, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzua
- Jorge Sánchez, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzua
- Naroa Rico, Familia eta Komunitate Medikuntzako Gipuzkoako Irakaskuntza Unitatea
Epaimahaiak aurkeztutako curriculumak bikainak eta kalitatezkoak direla adierazi nahi izan du, bokazio zientifikoaren eta mediku gazteenek ikerketa translazionalarekin duten konpromisoaren erakusgarri direla.
ZORIONAK SARIDUNEI!!!