Apirilaren 27an, jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideei buruzko jardunaldi interesgarria egin zen Biodonostian, Amaia Albandoz BIOEFeko (Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Eusko Fundazioa) transferentzia teknologikoko teknikariak parte hartuta. Hitzaldi oso interesgarri eta dinamiko batean, besteak beste, berrikuntza-prozesuan jakintzaren babesak duen garrantzia eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak babesteko dauden ereduak azaldu zizkien bertaratutakoei.

Jardunaldia Institutuko ikertzaileei zuzenduta egon zen, I+G+Bko emaitzak babesteko prozesuan kontuan hartu behar diren alderdiak eta sortutako ezagutza ezagutarazteko, produkzio-sektorera transferitzea eta praktika klinikoko inpaktua bultzatze aldera.

Oso ikuspegi parte-hartzailetik planteatu zen saioa. Ekitaldian zehar, Amaiak kontzeptu teorikoak azaltzeaz gain, parte-hartzaileek aukera izan zuten galderak egiteko, beren ikuspuntua emateko eta hizlariarekin eztabaidatzeko transferentziaren arloan dauden mehatxuei eta ahuleziei buruz.

Institutuko Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen aldetik, alde batetik, eskerrak eman nahi dizkiogu Amaiari egindako bisitagatik eta parte-hartzeagatik, eta, bestetik, ikertzaileei dei egin nahi diegu Amaia Albandozekin (Ezagutzaren Transferentziarako Bulegoa – BIOEF –) eta Catalina Arrietarekin (Biodonostia OIIko transferentzia-arduraduna) harremanetan jar daitezen gaiari buruzko edozein zalantza argitzeko.
“Gustura erantzungo diete zuen galderei”.

Gustura erantzungo diete zuen galderei!!