Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta, Biodonostian azpimarratu nahi dugu Institutuko ikertzaileek egiten duten lana, dementziarekin lotutako hainbat alderdi aztertzeari dagokionez.

Zentzu honetan, azken urtean landu diren bi azterlan aipatu behar dira.

Alde batetik, Validation of Random Forest Machine Learning Models to Predict Dementia-Related Neuropsychiatric Symptoms in Real-World data izeneko azterlanean, eredu prediktiboak baliozkotzea planteatu zen, Machine Learning-en algoritmoak aplikatuz, dementzia diagnostikatutako pazienteetan sintoma psikotikoak eta depresiboak bereizita identifikatzeko, dementzia-oinarriak erabiliz. Lortutako emaitzak praktika klinikoan erabakiak hartzea erraztuko dute

Bestalde, Dementia-related neuropsychiatric symptoms: inequalities in pharmacological treatment and institutionalization azterlanean, dementzia diagnostikatutako pazienteen NPSen maneiuan generoaren eta maila sozioekonomikoaren araberako desberdintasunak identifikatzeko helburua planteatu zen.

Azterlanak ondorioztatu zuen, besteak beste, tresna espezifikoak behar direla dementziarekin zerikusia duten gizarte-arretako eta osasun-arretako programak monitorizatzeko, biztanleriaren ikuspegitik. Halaber, adierazten da dementzia duten pazienteen zaintzaren familia-karga murriztera bideratutako programak funtsezko elementu bihurtzen direla paziente horien arretan dauden desberdintasunak murrizteko. Bestalde, ondorioztatzen du estatus sozioekonomikoa dela desberdintasunaren bultzatzailerik garrantzitsuena, eta genero-desberdintasuna ezkutatuta egon daitekeela ingurune sozialean.

 

Erreferentziako artikuluak:

Validation of Random Forest Machine Learning Models to Predict Dementia-Related Neuropsychiatric Symptoms in Real-World Data.
Mar J, Gorostiza A, Ibarrondo O et al. J Alzheimers Dis. 2020 Jul 29. doi: 10.3233/JAD-200345. Online ahead of print.

Dementia-related neuropsychiatric symptoms: inequalities in pharmacological treatment and institutionalization
Mar J, Arrospide A, Soto-Gordoa M, Iruin Á, Tainta M, Gabilondo A, Mar-Barrutia L, Calvo M, Mateos M, Ibarrondo O. Neuropsychiatr Dis Treat. 2019 Jul 17;15:2027-2034.