Horrekin, 30 taldek garatuko dute Institutuaren ikerketa-jarduera datozen urteetan.

Biodonostia OIIaren ikerketa-jarduerak ikerketa-talde berri bat du urte honen hasieratik. Horrela, Institutua egituratzen duten 7 Eremu Bertikaletan aurrerantzean 30 taldek lan egingo dute.

Arnas eta Pleura Patologiako ikerketa-taldea Donostia Unibertsitate Ospitaleko profesionalak ikerketan inplikatzea helburu duen Gaixotasun Sistemikoen Arloan kokatuta dago. Talde berri honen arduradunak Alberto García-Zamalloa eta Iñaki Salegi Etxebeste dira. García-Zamalloa doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako doktorea eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdeko ESI) Barne Medikuntzako mediku especialista da. Salegi doktorea aldiz, Pneumologiako mediku espezialista, eta gaur egun Pneumologiako zerbitzuburua da, Ospitale berean.

Arnas eta Pleura Patologiako Ikerketa Taldearen helburu nagusia da arnas gaixotasunen arloan Talde berri gisa hastea eta, epe luzera, Osakidetzan sartuta dauden Zerbitzuek pazienteei eskaintzen dieten irismena zabaltzea. Biriketako eta pleurako laginen biobanku bat eta horri lotutako datu-base bat lantzea da Taldearen helburu estrategikoetako bat, baita bi patologiei lotutako alderdiak jorratzea ere, besteak beste dispositiboak diseinatzea edo pazienteen baheketa-sistemak baliozkotzea.

Gaur egun, Institutua 7 ikerketa-arlotan eta 30 taldetan dago egituratuta. Ikerketa-ildo hauek jorratzen dituzte: neurozientziak, gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalak, gaixotasun infekziosoak, onkologia, gaixotasun sistemikoak, epidemiologia eta osasun publikoa eta bioingeniaritza.

Talde berri horrekin, Biodonostia OIIk indartu egin nahi du bere ikerketa-jarduera, erreferentziazko zentro gisa sendotzeko eremu berriei helduz, pazienteenganako praktika klinikoan jardun hobea gauzatu ahal izateko.