Biodonostia OIIak “Precipita”, mikromezenasgo-plataforman aurkeztu duen Afrika 3Dn proiektuak, 90 eguneko bilketa-aldia amaitu ondoren, gutxieneko kopurura iristea lortu du, Afrikako Emakumeak Fundazioarekin (MXA) izapideak hasi ahal izateko, ikertzaile senior afrikar bat Institutuaren instalazioetan egonaldi bat egitera erakartzeko.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu hori posible egin duzuen guztioi.

Zuen lankidetzarekin lortuko dugu Afrikako osasunari bultzada bat ematea!

Mila esker!

Laster emango dizuegu proiektuari buruzko informazio zehatzagoa.