Foto: Noticias de Gipuzkoa

Biodonostia OIIko ikertzaileek Katxalinen VII. martxa solidarioan parte hartu zuten joan den urriaren 30ean, bularreko minbizia duten pertsonei babesa emateko. Martxa Donostian izan zen eta 4.000 parte-hartzaile inguru bildu ziren bertan.

Jai-giroan, emakumeak, gizonak eta haurrak kamiseta arrosarekin jantzita ikus zitezkeen. Martxari ekin aurretik, Katxalineko ordezkariak Garbiñe Aramendik 30.000 euroko txekea (inskripzioekin bildutako kopurua) eman zion Biodonostiako zuzendari zientifikoa den Itziar Vergarari. Bertan izan ziren ere Sara Manzano, Florencia Soler, Paloma Petit eta Ander Urruticoechea Institutuko Bularreko Minbizia Taldeko ikertzaileak, eta horiek guztiak ere gehitu zitzaizkion ibilaldiaren ibilbideari.

Dohaintza ematea eta martxa bera oso hunkigarriak izan ziren. Alderdi ekonomikoa alde batera utzi gabe, zalantzarik gabe bularreko minbiziari eta minbizi ginekologikoari sendabidea aurkitzeko lanean jarraitzea ahalbidetuko baitu, alderdi emozionala nabarmendu behar da. Horrelako deialdi batek ikertzaileei beraiei transmititzen dien indarra garrantzitsua da, bere egiten baitute gaixotasun hori ikertzen jarraitzeko erronka, eta laborategian lortzen diren aurrerapenak ahalik eta azkarren transmititu ahal izatea eta kaltetuei mesede egitea.

Institutuko Bularreko Minbiziaren Taldea 15-20 pertsonak osatzen dute, ikertzaileen eta Klinikoen artean, eta Osakidetzako Isabel Álvarez doktorea eta Biodonostiako ikertzailea den María Muñoz Caffarel doktorea ditu buru. Horiek guztiek egunero-egunero egiten dute lan minbizi honen ikerketan, iraupen lasterketa bat dela argi izanda.

Mila esker Katxalin!!

Foto: Katxalin

Foto: Katxalin

Foto: Katxalin