Jardunaldian, Pirinioetako bi aldeetako sektore biomedikoko 134 profesionalek eta 19 enpresak hartu zuen parte.

BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioak joan den urriaren 17an bere egoitzan antolatu zuen “Refbio ll Technological Transfer Workshop” topaketa profesionala.

Eusko Jaurlaritzako Osasun  Sailak eta BIOEFek antolatu zuten egintza, Biocruces eta Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuen, Toulouse III – Paul Sabatier unibertsitatearen eta Navarrabiomed zentroaren —koordinatzaile gisa— laguntzarekin. Egintzan, sektore biomedikoko 134 profesional eta 19 enpresa bildu zen.

Refbio II (2016-2018) Pirinioetako ikerketa biomedikoko mugaz gaindiko sareak aldian behin antolatzen dituen lantegi teknikoen parte da jardunaldia. Lantegi tekniko horiek sareko kide diren eskualdeetako (Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Nafarroa, Akitania eta  Midi-Pyrénées) osasun-sistema publikoetako, unibertsitateetako, teknologia- eta ikerketa-zentroetako eta enpresetako ordezkarien topaketarako foroak dira.

Informazio gehiago:  http://refbio.eu/es/workshop-transferencia-tecnologica-refbio-ii-17102017/