
Ezkerretik eskubira: Sol Daurella And, Manel Cerqueda Jna, Alicia Gonzalez-Martin Dk, Ainhoa San Martín And, Maria Muñoz Caffarel Dk, Juan Miguel Cejalvo Dk, Silvia Garriga And, Luis Paz-Ares Dk.
Lortutako finantzaketari esker, bularreko minbizi hirukoitz negatibo aurreratuari buruzko ezagutza zabalduko da eta tratamendurako estrategia terapeutiko eraginkorra bilatuko da.
Azaroaren 14an, FERO Fundazioak XXIII. FERO Bekak irabazi dituzten bi proiektuen eta IV. Bularreko Minbiziaren FERO-Mango Proiektua irabazi duenaren berri eman du. Edizio honetan 36 ikerketa-proiektu aurkeztu dira beken deialdi berri honetara; horietatik 26 FERO beketarako aurkeztu dira eta 10 FERO proiekturako.
Oraingo honetan, María Caffarel Biodonostia OIIko Bularreko Minbiziaren Taldeko buru den Ikerbaske ikertzailea izan da bularreko minbiziari buruzko FERO-Mango IV proiektua lortu duena. Proiektu horren bidez 80.000 euro eskuratuko ditu, eta bi urtean zehar aplikazio kliniko handiko osagaia suen ikerketa onkologiko traslazionaleko proiektua gauzatzeko erabiliko da.
Caffrel doktorearen helburua da IL1RAPen (proteina garrantzitsua tumoreen mikrogiro inflamatorioan) inhibizioak izan ditzakeen aplikazioak ikertzea, bularreko minbizi hirukoitz negatibo aurreraturako estrategia terapeutiko eraginkor gisa.
“Hantura kronikoak nabarmen laguntzen du tumore-progresioan, eta zitokinak zelula batzuk besteei bidaltzen dizkioten mezuak dira, prozesu hori antolatzen dutenak. Tumore asko IL1 zitokinaren seinaleen mende daude, hazteko eta kimioterapiekiko eta terapia gidatuekiko erresistentzia garatzeko. Gainera, tumore askok IL1RAP proteinaren maila oso altua dute, eta proteina hori IL1 proteinaren hartzailearen parte da. Gure analisi bioinformatikoek IL1RAP adierazpena bularreko minbizi hirukoitz negatiboan gaixotasunik gabeko biziraupena murriztearekin lotzen dute”, dio María Caffarel doktoreak.
Bere proiektuaren hipotesia da IL1RAP blokeatzea estrategia terapeutiko eraginkorra izan daitekeela bularreko minbizi hirukoitz negatibo aurreratuarentzat, tumoreak sustatzen duen hantura inhibitzen baitu. Horrela, proteina horrek tumore-progresioa nola sustatzen duen eta tumorearen mikroinguruneari nola eragiten dion ikertu nahi du, baita IL1RAP blokeatzen duten antigorputzek prozesu horiek nola eragotz ditzaketen ere. “Gure proiektua berehalako aplikazio klinikoak lortzeko diseinatu da; izan ere, IL1RAP blokeoaren onurak jasoko dituzten pazienteak identifikatzen lagunduko diguten markatzaileak identifikatuko ditu, eta tumore-garapenak sustatzen duen hantura blokeatzeko diana terapeutiko berriak argitzen ere lagunduko du” adierazten du Caffarel Doktoreak.
Irabazi duten beste bi proiektuak, alde batetik, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (IIB-UAM) Alberto Sols Ikerketa Biomedikoen Institutuko Alicia González doktorearena izan da. Azken horrek bere proiektuan helburu berriak identifikatu nahi ditu, tumore aurkako immunitatea areagotzeko eta biriketako minbiziaren aurkako immunoterapiak hobetzeko, diana gisa mikroRNA erabiliz.
Bestetik, autatutako beste proiektua Valentziako INCLIVA Osasun Ikerketa Institutuko Juan Miguel Cejalvo doktorearena da. AXL proteinak tumore-mikroingurunearen modulazioan duen papera eta HER2 bularreko minbizi positiboan duen potentzial terapeutikoa aztertuko ditu.