Urtarrilaren 17an, zientzia gizartera hurbiltzeko jardunaldi bat egin zen Zumarragako Zelai Arizti kultur zentroan, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuaren eta NAGUSILAN Adinekoen Gizarte Boluntarioen Elkartearen arteko lankidetza-esparruaren barruan. Oraingo honetan, eta Gipuzkoako hainbat eskualdetan zientzia zabaltzeko asmoz, Nagusilan Goierriko kideek ekitaldira joandako Biodonostiako lantaldearen azalpenak entzuteko aukera izan zuten, Donostian egindako aurreko topaketa baten jarraipen gisa.
Jardunaldiaren helburua Institutuan garatutako jarduera zientifikoa herritarrengana hurbiltzea izan zen, kasu honetan adineko pertsonengana. Bertaratu zirenen zalantzak eta kezkak argitu ahal izan ziren jardunaldi parte hartzaile baten bidez, gizarteak ikerketaren eta zientziaren inguruan dituen itxaropenei ahotsa emanez.
Biodonostiak Institutua osatzen duten ikerketa arloak eta taldeak aurkeztu zituen, bai eta ikerketa jarduera garatzeko talde horiek dituzten ikerketa eta kudeaketa profilak ere. Aurkezpenak geroagoko solasaldi bat ekarri zuen, eta bertaratutakoek aktiboki parte hartu zuten galdera askorekin, interakzio giro interesgarria lortuz.
Biodonostiak herritarren parte-hartzea bultzatzen jarraituko du, ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren estrategiarekin (RRI) bat datozen jarduerak antolatuz.
Eskerrik asko Nagusilan parte hartzeagatik!