Apirilaren 23tik 26ra, Biodonostia eta Donostialdea ESIko Mikrobiologia Zerbitzua ECCMID-European Congress of Clinical Microbiology & Infectious Diseases- kongresuaren 32. edizioan izan dira. Pandemiaren ondorioz bi urtez formatu fisikoan bertan behera geratu ondoren, indartsu itzuli da, oraingoan Lisboan. Biltzarra urtero egiten da, eta mundu osoko 11.000 eta 14.000 partehartzaile biltzen ditu, Bill eta Melinda Gates fundazioaren laguntzarekin, herrialde behartsuenek ere parte hartzeko aukera izaten dutelarik. Lehen aldiz, eta normaltasuna berreskuratzen saiatuz, online eta aurrez aurre izan ditu bertaratuak.
Donostialdea ESIko Mikrobiologia Zerbitzuko eta Biodonostiako ikertzaileek parte hartu ohi dute Mikrobiologia Klinikoaren eta Gaixotasun Infekziosoen munduko ekitaldi nagusitzat jotzen den kongresu honetan, zein eta alor askotako adituak biltzen ditu euren azken aurkikuntzak, jarraibideak eta esperientziak aurkezteko.
Edizio honetan, Donostiatik 5 ikerketa-lan aurkeztu dira, eta mahai bat moderatu da, honako izenburu honekin: «What اs new in Nocardiosis ?». Lan horrek nolabait saritzen ditu bai fakultatibo guztien lana eguneroko errutina gauzatzean, bai eta.Jose María Marimón doktorea buru duen Ikerketa Taldeak egiten duen ahalegina ere, Biodonostiako Gaixotasun Infekziosoen Arloan.
Azpimarratzekoa da Nocardias spp-Ak aztertzeko eremu horrek bere aintzatespen berezia izan duela azken urteotan, gizakiengan gaixotasun-eragile gisa lehen aldiz isolatutako bi ingurumen-espezieren aurkikuntzarekin, baita Nocardia donostiensis, Nocardia barduliensis eta Nocardia Gipuzkoensis espezie berrien aurkikuntzarekin ere.