Erretinosi Pigmentarioak Gipuzkoan Eragindakoen Elkarteak, Begisarek. aurkeztu du BEGIRA 2017 aldizkaria, elkarteak urtean zehar burututako jardueren memoria grafiko gisa.

Publikazioan, Javier Ruiz Ederra ikertzailea buru duen Biodonostia Institutuko Neurozientzia Arloko neurodegenerazio sentsorialen ikerketa-taldeak, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Oftalmologia Serbitzuko Cristina Irigoyen klinika arduradunaren laguntzaz, abian duen Ikerketa Proiektuari buruzko erreferentziak ematen dira eta aipaturiko entitateek burutzen duten lankidetza aipatzen dira ere.

 BEGIRA 2017 aldizkariaren edukiak hemen ikusi.

Bestalde, 2017ko abenduan Begidarek antolatutako “Ikusmen Murriztua Dut” Jardunaldietan izandako hitzaldien bideoak ere hemen ikusgai dauzkate euren webean.

“Ikusmen Murriztua Dut” Jardunaldien bideoak.