
Taldeko liderra: Andrea Gabilondo Cuellar Dk.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea Email andrea.gabilondocuellar@osakidetza.eus
Taldeko liderra: Álvaro Iruin Sanz Dk.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea Email alvaro.iruinsanz@osakidetza.eusAndrea Gabilondo Cuellar doktorea Gipuzkoako mediku psikiatra da Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean (Osakidetza), Biomedikuntzan doktorea da eta Osasun Publikoa masterra egin zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Osasun Mentaleko Politikak eta Zerbitzuak masterra Lisboako Nova Unibertsitatean. Osasun mentaleko prebentzio eta sustapen programak garatzen aritu da, bai eta depresioaren eta portaera suizidaren epidemiologiari buruzko ikerketan ere. Jarduera hori Kataluniako Generalitateko Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusian, Bartzelonako Institut Hospital del Mar d’Investigacions Biomèdiques institutuan eta Osakidetzan egin du. Guztira 45 argitalpenetan baino gehiagotan parte hartu du, artikulu zientifikoak, txosten teknikoak eta gida klinikoak barne direla. Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategia koordinatzen duen taldeko kide da. | Álvaro Iruin Sanz doktorea Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Psikiatrian espezialista da. Biodonostia OIIko Osasun Mentala eta Arreta Psikiatrikoa taldeko liderra da, bai eta Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendaria eta Euskadiko Osasun Mentaleko Aholku Batzordeko kidea ere. 33 lan baino gehiago ditu argitaratuta. |
Helburu estrategikoak
- Osasun mentalaren arrisku- eta babes-faktoreak ezagutzen laguntzea, helduen, haurren eta gazteen artean.
- Patologia mentalaren prebentzioa eta tratamendua eraginkorragoa izatea ahalbidetuko duten esku-hartze berriak diseinatzea eta ebaluatzea.
- Osasun mentalaren zerbitzuei dagokienez, zerbitzuaren funtzionamendua hobetzen duten antolakuntza-alderdiak hobeto ezagutzen laguntzea.
Ikerketa-ildo nagusiak
Osasun Mentala helduen artean
- Nahasmendu mental larria eta Substantziak Erabiltzeagatiko Nahasmendua
- Osasun mentala sustatzea eta bertan prebenitzea.
- Suizidioaren prebentzioa
- Ongizate emozionala sustatzea / nahasmendu mental arina prebenitzea
- Jaiotza inguruko osasun mentala
- Nahasmendu mentalaren epidemiologia
Osasun Mentala haur eta gazteen artean
- Neurogarapeneko patologien detekzio goiztiarra
- Arrisku- eta babes-faktoreak haurren eta gazteen osasun mentalean
Osasun mentaleko sistemetako eta politiketako ikerketa
- Osasun mentaleko sistemen efizientziaren analisia.
Taldekideak
Izen-abizenak |
Zentroa | Emaila |
Jose Manuel Chouza Perez | Red de Salud Mental | josemanuel.chouzaperez@osakidetza.eus |
Bidane González Mugerza | UPV – EHU | bidane.gonzalez@ehu.eus |
Juan Carlos Irurzun Palacios | Red de Salud Mental | juancarlos.irurzunpalacios@osakidetza.eus |
Idoia Iturbe Telleria | UPV – EHU | idoia.iturbe@ehu.eus |
Xabier Lertxundi Aginaga | Red de Salud Mental | xabier.lertxundiaginaga@osakidetza.eus |
Edurne Maiz Aldalur | UPV – EHU | edurne.maiz@ehu.eus |
Luis Miguel Moreno Iñiguez | Red de Salud Mental | luismiguel.morenoiniguez@osakidetza.eus |
Álvaro Múzquiz Jiménez | Red de Salud Mental | alvaro.muzquizjimenez@osakidetza.eus |
Eva Pereda Pereda | UPV – EHU | eva.pereda@ehu.eus |
Jose Ignacio Pérez Fernandez | UPV – EHU | joseignacio.perez@ehu.eus |
Anna Riera Martin | Red De Salud Mental | anna.rieramartin@biodonostia.org |
María Ruiz Iriondo | Biodonostia OII | maria.ruiziriondo@biodonostia.org |
Karmele Salaberria Irizar | UPV – EHU | mcarmen.salaberria@ehu.eus |
Macarena Valencia Villareal | Red de Salud Mental | macarenadelrocio.valenciavillareal@biodonostia.org |
Ekoizpen Zientifikoa
