Mitochondria, Health & Longevity

Taldeko liderra: Ian James Holt Dk.

IIS Biodonostia. Ikerbasque Research Professor. ian.holt@bio-gipuzkoa.eus
Ian Holt doktorea Newcastle Upon Tyne Unibertsitatean (BH) graduatu zen 1985ean, eta Londresko Neurologia Institutuan (University College of London) doktoratu zen 1989an. Mitokondrietako gaixotasunen lehen kausa genetikoa aurkitu zuen (delekzioak mitokondriako DNAn). Mitokondriako DNAren erreplikazio-programaren liderra izan da 17 urtean Erresuma Batuko Ikerketa Medikorako Kontseiluan, nazioarteko egonaldiak egiten ditu (Holanda, Finlandia, AEB, etab.) eta une hauetan horiekin elkarlanean jarraitzen du. 2017an Honorary Professor izendatu zuen Londresko Neurologia Institutuak, eta urte horretan bertan sartu zen Biodonostia OIIn Ikerbasque Research Professor gisa. Mitochondria, Health and Longevity ikerketa-taldeko liderra eta CIBERned – Gaixotasun Neurodegeneratiboen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko kidea da. Institutuan egiten duen ikerketa-lana Carlos III.a Osasun Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ekonomia eta Lehiakortasun sailek finantzatzen dute. Une hauetan 3 doktorego-tesi zuzentzen ari da, eta beste 19 gainbegiratu ditu, bai eta masterreko ikasle bat ere. 100 artikulu baino gehiago ditu argitaratuta aldizkarietan, aipagarrienak dira Cell, Nature, EMBO, Nature Genetics eta PNAS, eta 13.000 aipamen baino gehiago ditu (Google Scholar); bere H indizea 56 da.

Helburu estrategikoak

Mitokondriek energia ekoizten dute mantenugaietatik, eta prozesu horretan ezinbestekoak dira beren DNA Mitokondriala-ren (mtDNA) zirkulo txikiak. mtDNA-ren akatsak neurodegenerazio eta zahartze-prozesu normalarekin lotu izan dira.

Ian James Holt doktorea energia-ekoizpenaren eta giza gaixotasunaren arloko mundu mailako aditua da, eta arreta berezia jarri dio DNAmt-ri. Duela 30 urte, mtDNA-ean mutazioak eragiten zituen lehen gaixotasuna aurkitu zuen berak, eta, ordutik, ekarpen handia egin du mtDNA-ren metabolismoak egoera osasuntsu eta gaixoetan duen paperari buruz.

Ikerketa-talde honen helburu nagusia metabolismo energetiko kaltetuak neurodegenerazioan eta zahartzean dituen ondorioak ulertzea da. Alaber, jakintza hori metabolismo energetikoaren kalte progresiboak gutxitzeko edo galarazteko erabili nahi da, eta, hala, giza osasuna eta bizi-itxaropenak luzatu. Taldearen zeregin garrantzitsua izango da mtDNA-ren metabolismoa ikertzea, eta horrek gorputzari gaixotasun-egoera ezberdinetan eta zahartzen garen heinean, nola eragiten dion ulertzea.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • mtDNA-ko kalteen eragina neurtu gizakian, eta, bereziki arreta jarri gaixotasun neurodegeneratiboei eta zahartzeari.
  • mtDNA-ko kalteen izaera progresiboaren azpian dauden faktoreak zehaztu, bereziki mantenugaien eskuragarritasunarena eta erabilerarena.
  • Aurreko puntuko informazioa erabiltzea myDNA molekula mutanteen pilaketak gutxitu, gelditu edo lehengoraziko dituzten estrategiak diseinatu eta garatzeko.
  • Mitokondria eta erretikulu endoplasmatikoaren arteko interakzioen eragina ulertzea energiaren metabolismoan eta mtDNA-ren mantenuan, gaixotasun eta zahartzeari dagokionez.
  • mtDNA-kolesterol ardatza ikertu eta honek zein erlazioa duen gaixotasun neurodegeneratibo eta zahartzearekin.
  • SPG7ren gutxitasunaren oinarri molekularra; motoneuronaren gaixotasunen eta eritasun mitokondrialen arteko muga argiztatzen.
  • ALS gaixotasunaren modelo esperimentala.
  • Molekula txikiak garatzea eta testatzea, haien bidez mtDNA-ren patologikoei aurre egiteko.

Taldekideak

Ekoizpen Zientifikoa