
Taldeko ko-liderra: Adolfo López de Munáin Arregui Dk.
Biodonostia OII. Email adolfo.lopezdemunainarregui@osakidetza.eus
Adolfo López de Munain doktorea Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdea ESI) Neurologia Zerbitzuaren burua eta Neurozientziak Sailaren koordinatzailea da. Horrez gainera, Biodonostia OIIko Gaixotasun Neuromuskularren taldeko ko-liderra da. Bertan, Gaixotasun Neuromuskularrak lerro nagusian parte hartzeaz gainera, aktiboki parte hartu du Gaixotasun Neuroendekapenezkoen taldeko ikerketa klinikoaren eta molekularraren beste lerro batzuk diseinatzen eta abian jartzen. Berrikusitako 320 artikuluren baino gehiagoren, liburuetako eta monografietako 40 kapituluren eta Estatuko eta nazioarteko biltzarretako 400 komunikazioren eta gonbidatutako ponentzien egilea edo egilekidea da. Aldi honetan, aipatutako lerroetako batzuetako 20 doktorego-tesiren zuzendaria izan da. Ikertzaile nagusia edo laguntzailea izan da administrazioen edo erakunde publiko eta pribatuen lehiaketa-deialdietan finantzatutako I+G+b-ko 41 proiektutan baino gehiagotan. Aldi berean, 6 patente ditu erregistratuta. Bestalde, CIBERned – Neuroendekapenezko Gaixotasunen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroaren zuzendari zientifikoa da; CIBERned 2022tik CIBERen integratuta dago eta bertan Gaixotasun neuromuskularrei buruzko ikerketako 3. Programako kide da. Neurologoa eta ikertzaile biomedikoa izateaz gainera, López de Munain doktorea Neurologiako irakasle elkartua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Tecnaliako Osasun Kontseiluko kidea da eta 2 start-up-en sortzaileetako bat (2019). | Amets Sáenz Peña doktorea, Zientzia Biologikoetan doktorea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta esperientzia luzea du gaixotasun neuromuskularren eta epilepsiaren ikerketa neurogenetikoaren esparruan 1994an hasita. Arlo horretan nazioartean izen handia duten aldizkarietan lan ugari ditu argitaratuta. Biodonostia OIIko Gaixotasun Neuromuskularren taldeko ko-liderra da, eta esperientzia du atzerriko erreferentziako hainbat zentrotan: GÉNÉTHON, Evry (Frantzia), Genome Quebec Innovation Centre-McGill University, Montreal (Kanada) edo The Tokyo Metropolitan Institute of Medical Science, Tokio (Japonia). Sáenz doktoreak Estatuko (FIS, Carlos III.a Osasun Institutua) finantzazio jarraitua jaso du ikerketa-proiektuetan 2020ra arte, eta CIBERned – Neuroendekapenezko Gaixotasunen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroan integratuta dago. Guztira 47 lan baino gehiago ditu argitaratuta, bi doktorego-tesi zuzendu ditu eta Biodonostia OIIko prestakuntza-arduraduna da |
Helburu estrategikoak
- Gaixotasun neuromuskularren karakterizazio fenotipikoa eta neuropsikologikoa.
- Genotipo-fenotipo korrelazioa LGMD2An.
- Zelulen modeloak garatzea azterketa fisiopatologikoetarako eta terapiak testatzea gaixotasun neuromuskularretan.
- Entsegu aurreklinikoak eta klinikoak.
Ikerketa-ildo nagusiak
- Gerrien distrofiak.
- Distrofia fazioeskapulohumerala eta hainbat sindrome eskapuloperoneal.
- Distrofia miotonikoa.
- Duchenne-ren distrofia.
- Gaixotasun muskularren zelulen modeloak.
Taldekideak
Izen-abizenak | Zentroa | Emaila |
Ana Aiastui Pujana | IIS Biodonostia | ana.aiastui@biodonostia.org |
Jesús Maria Aizpurua Iparraguirre | UPV – EHU | jesusmaria.aizpurua@ehu.es |
Sonia Alonso Martín | CIBERNED | sonia.alonso@biodonostia.org |
Ignacio Azcue Juaristi | IIS Biodonostia | ignacio.azcuejuaristi@biodonostia.org |
Maria Pilar Camaño González | IIS Biodonostia | pilar.camano@biodonostia.org |
Alberto Damborenea Moreno | IIS Biodonostia | alberto.damborenea@biodonostia.org |
Amaia Elicegui Aguirre | IIS Biodonostia | amaia.elicegui@biodonostia.org |
Juan Bautista Espinal Valencia | OSI Donostialdea | juanbautista.espinalvalencia@osakidetza.eus |
Roberto Fernández Torrón | OSI Donostialdea | – |
Maddi Garciandia Arcelus | IIS Biodonostia | maddi.garciandia@biodonostia.org |
Francisco Javier Gil Bea | CIBERNED | francisco.gilbea@biodonostia.org |
Pablo Iruzubieta Agudo | OSI Donostialdea | pablo.iruzubietaagudo@osakidetza.eus |
Garazi Labayru Isusquiza | UPV – EHU | – |
Mariya Levchuk | IIS Biodonostia | mariya.levchuk@biodonostia.org |
Pablo Marco Moreno | IIS Biodonostia | pablo.marco@biodonostia.org |
Laura Mosqueira Martín | UPV – EHU | laura.mosqueira@biodonostia.org |
Francisco José Pan Montojo Puga | IIS Biodonostia | franciscojose.panmontojopuga@biodonostia.org |
Adrian Pérez Agustín | CIBERNED | adrian.perez@ciberisciii.es |
Oihane Pikatza Menoio | IIS Biodonostia | oihane.pikatza@biodonostia.org |
Juan José Poza Aldea | OSI Donostialdea | juanjose.pozaaldea@osakidetza.eus |
Laura Rodríguez Gómez | CIBERNED | laura.rodriguez@biodonostia.org |
Cristina Ruiz Roldan | IIS Biodonostia | cristina.ruizroldan@biodonostia.org |
Ángela Sánchez Molleda | CIBERNED | angela.sanchez@biodonostia.org |
Andone Sistiaga Berrondo | UPV – EHU | andone.sistiaga@ehu.es |
Ainara Vallejo Illarramendi | UPV – EHU | ainara.vallejo@ehu.es |
Andrea Valls Rodriguez | IIS Biodonostia | andrea.valls@biodonostia.org |
Julián Zayas Arrabal | UPV – EHU | julian.zayasarrabal@biodonostia.org |
Ekoizpen Zientifikoa
