Neuroimmunologia

Taldeko ko-liderra: David Otaegui Bichot Dk.

Biodonostia OII. Email david.otaegui@bio-gipuzkoa.eus

Taldeko ko-liderra: Tamara Castillo Triviño

OSI Donostialdea Email tamara.castillotrivino@osakidetza.eus
David Otaegui Bichot doktorea Biokimikan lizentziatu zen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 1999an, eta Unibertsitate berean doktoratu zen 2007an. 2021ean R softwareren bidez Estatistika Aplikatuko Master bat amaitu zuen. Bere ikertzaile-karreran egonaldiak egin ditu Columbiako Unibertsitatean (NYC) eta Kaliforniakoan, San Frantziskon. Otaegui doktoreak 84 lan ditu argitaratuta (horien % 63 Q1en), eta bere H indizea 38 da. Lau patente ditu eskatuta eta 9 doktorego-tesi zuzendu ditu. Tamara Castillo Triviño andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 2003an. Master bat egin zuen 2010ean San Frantziskon, Kaliforniako Unibertsitatearen Ikerketa Klinikorako Programan. Gaur egun Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdea ESI) Neurologia Zerbitzuko mediku ondokoa da, bai eta Biodonostia OIIko Esklerosi Anizkoitzaren ikerketa-taldeko ko-liderra ere. 30 lan baino gehiago ditu argitaratuta, eta 16 ikerketa klinikotan baino gehiagotan parte hartu du.

Gure Taldeak 20 urte eta gehiago eman ditu Esklerosi Anizkoitza eta beste gaitz neuroinmunologiko batzuk ikertzen. Diziplinarteko talde bat gara, laborategiko ikerketa eta klinikako egunerokotasuna uztartzen dituena; bada, patologiak nola funtzionatzen duen hobeto ulertzen saiatzen gara, eta haren garapenari eragin diezaioketen aldagaiak aztertzen. Gure ikerketa, beraz, traslazionala da batez ere, eta pazienteari orientatua. Gainera, gure helburua da zientzia eta kultura zientifikoa zabaltzea, dibulgazioaren bitartez, gure proiektuak eta emaitzak pazienteei eta gizarteari hurbilduz.

Helburu estrategikoak

  • Esklerosi Anizkoitzeko aldagai klinikoak monitorizatu, gaitza hobe kudeatzeko balioko duen datu-base baten bitartez.
  • Agerraldi eta bermielinizazio prozesuak ulertu. Transkriptomaren karaterizazioa eta RNA ez-kodetzaileen bidezko erregulazioa gaitzaren etapa desberdinetan.
  • Zelulen arteko komunikazioa zelulaz kanpoko besikulen bitartez ulertu eta, aukeran, horiek biomarkadore edo/eta tresna terapeutiko gisa erabili.
  • Bermielinizazio-prozesuak eta izan ditzaketen hurbilpenak aztertu, snRNA Nerbio Sistema Zentralera bideratuz prozesu horiek hobetzeko.
  • Esteetako mikrobiotak gaitzaren garapenean duen inplikazioa eta tresna terapeutiko gisa hura modulatzeko aukera aztertu.
  • Gaitza osotasun gisa ulertu, askotariko ildoetan ikasitakoa bateratzearen bidez biomarkadoreak sortzeko eta, hartara, paziente bakoitzaren kudeaketa terapeutikoa hobe egiteko.
  • Gure pazienteen bizi-kalitate, min, bigarren mailako ondorio eta ingurumen-ondorioen (eguzkia, tabakoa eta abarren) gaineko azterketak egin.
  • Saiakuntza klinikoetan parte hartu.
  • Adinak gaitzean duen ondorioa karakterizatu, Esklerosi Anizkoitza pediatrikoa eta inmunoseneszentziak pazienteetan duen eragina aztertuz.

Ikerketa-ildo nagusiak

Gure Taldeak hainbat ikerketa-ildo ditu egun irekita, elkarren artean osagarriak:

  • Transiptoma erregulatu.
  • Esklerosi Anizkoitzeko zelulaz kanpoko besikulak.
  • Bermielinizazioa karakterizatu.
  • Gaitz autoinmuneen mikrobiota.
  • Esklerosi Anizkoitz pediatrikoa.
  • Inmunoseneszentzia.
  • Ingurumen-ondorioak gaitza gertatu bitartean.

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Ainhoa Alberro Garitano Biogipuzkoa OII ainhoa.alberro@bio-gipuzkoa.eus
Naiara Andrés Marín Donostialdea ESI naiara.andresmarin@osakidetza.eus
Jone Karmele Arizaga Echebarria Biogipuzkoa OII jonekarmele.arizagaechebarria@bio-gipuzkoa.eus
Maialen Arruti Gonzalez Donostialdea ESI maialen.arrutigonzalez@osakidetza.eus
Rocío del Carmen Bravo Miana Biogipuzkoa OII rociodelcarmen.bravomiana@bio-gipuzkoa.eus
Hirune Crespillo Velasco Biogipuzkoa OII hirune.crespillo@bio-gipuzkoa.eus
Eduardo Espinosa Ros Donostialdea ESI eduardo.espinosaros@osakidetza.eus
Saioa García-Serrano Iñiguez  Biogipuzkoa OII saioa.garcia@bio-gipuzkoa.eus
Miriam Gorostidi Aicua Biogipuzkoa OI miriam.gorostidi@bio-gipuzkoa.eus
Andrea Iribarren López Biogipuzkoa OII andrea.iribarren@bio-gipuzkoa.eus
Idoia Mendiburu Arrieta Donostialdea ESI
Laura Moles Alegre Biogipuzkoa OII laura.moles@bio-gipuzkoa.eus
Maider Muñoz Culla UPV-EHU maider.munoz@bio-gipuzkoa.eus
Ane Otaegui Chivite Biogipuzkoa OII ane.otaegui@bio-gipuzkoa.eus
Alvaro Prada Iñurrategui Donostialdea ESI alvarojose.pradainurrategui@osakidetza.eus
Leire Romarate García Biogipuzkoa OII leire.romarate@bio-gipuzkoa.eus

 

Ekoizpen Zientifikoa