Pediatria

Taldeko liderra: Itxaso Martí Carrera Dk

Donostialdea ESI mariaitxaso.marticarrera@osakidetza.eus
Itxaso Martí Carrera doktorea Medikuntzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean 1998tik. Neurologian espezializatu zen 1999-2003 artean, eta Pediatrian eta arlo espezifikoetan 2007-2011 urteetan; bi espezializazioak Donostiako Unibertsitate Ospitalean (DUO) egin zituen. Neuropediatriako prestakuntza-egonaldi bat egin zuen Parisko Raymond Poincaré de Garches eta Enfant Malades ospitaleetan 2003an eta 2004an, eta Neuropediatriako Diplôme Inteuniversitaire lortu zuen. Martí doktorea Pediatriako mediku espezialista da Donostia Unibertsitate Ospitaleko (DUO) Neuropediatria atalean 2011tik. Era berean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Pediatriako irakasle elkartua da 2015etik. UPV/EHUko Neurozientzietako Doktorego Tesia 2019an aurkeztu zuen. Gaur egun UPV/EHUko Arreta Goiztiarra masterreko irakaslea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta UPV/EHUko Unibertsitatearteko Neuropsikologia masterreko irakaslea ere bada. Biogipuzkoa OIIko Pediatria Taldearen arduraduna da, hainbat lan ditu argitaratuta liburu eta aldizkari zientifiko nazionaletan eta nazioartekoetan, eta ikertzaile gisa parte hartzen du finantzazio lehiakorra duten hainbat ikerketa-proiektutan..

Helburu estrategikoak

Pediatria Taldearen helburua Donostialdea ESIko Pediatria Zerbitzuaren ikerketa koordinatzea da, bai eta ospitalez kanpoko pediatria ere, Zerbitzua osatzen duten unitateek orain arte modu asimetrikoan eta indibidualki garatu dituzten ikerketa lanei eta proiektuei estaldura emango dien egitura izan ahal izateko. Era berean, asmoa da ikerketaren arloan esperientzia eskasagoa duten beste unitate batzuek ere azterlan horietan parte hartu ahal izatea.

Gure ustez Unibertsitate Ospitale batean ikerketa eta asistentzia klinikoa ezin dira bereizi zerbitzu baten jardueraren baitan, eta, bikaintasun-maila gorena lortu ahal izateko, ikerketak eta jarduera asistentzialak eskutik helduta joan behar dute, ezin baita asistentzia on bat izan ikerketa on baten babesik gabe.

Pediatriak ezaugarri bereziak ditu ikerketaren barruan. Haurrek berezko ezaugarri fisiologikoak dituzte, eta talde homogeneo bat ere ez dute osatzen; izan ere, ezaugarriak alda daitezke adin taldeen arabera. Horren ondorioz, Europan merkaturatzen diren sendagaien % 30ek bakarrik dute baimen pediatrikoa, eta haurrentzat baimendutako sendagaien % 50 baino gutxiago aztertu dituzte haurretan. Egokiespenetik kanpora erabiltzen diren farmakoen ehunekoa % 90 ingurukoa da Neonatologiako Zainketa Intentsiboen Unitateetan, % 70ekoa Pediatriako Zainketa Intentsiboetan, % 50ekoa Digestio arloan, % 47koa Kardiologian eta % 36koa Pediatria Orokorrean. Onespenetik kanpoko farmakoak erabiltzeak ondorio etikoak eta legalak izan ditzake, baina farmako horiek ez erabiltzea haurrarentzat onuragarria izan daitekeen esku-hartze bat ukatzea da.

Oraindik ere zaurgarriagoak diren kolektibo batzuen kasuan, esate baterako oso prematuroak diren jaioberrien kasuan, ia farmako guztiak fitxa teknikoz kanpo eta fisiologia eta farmakodinamika oso gutxi ezagututa erabiltzen dira, eta gaixotasun arraroak dituzten haurren kasuan, esate baterako, askotan ezin izaten dira helduen datuak estrapolatu, gaixotasun erabat pediatrikoak eta oso prebalentzia baxukoak baitira.

Ikerketa-lerro nagusiak

Pediatria espezialitate asko dituen espezialitate zabal bat da, baina badira arlo komun batzuk, eta horietan sailka daitezke talde honentzat proposatu diren edo abian diren ikerketa-lerrorik gehienak.

  • Haurren gaixotasun arraroen edo minoritarioen ikerketa-lerroa::

Ikerketa-lerro honen helburu nagusia gaixotasun multzo honen etiologia, mekanismo fisiopatologikoak eta tratamendua hobeto ezagutzea da. Haurtzarokoak soilik ez diren arren, % 80 aldi horretan hasten dira, eta gehienen jatorria genetikoa da. Gaixotasun arraroen ikerketa konplexua da, batez ere patologia bakoitzeko pazienteen kopurua txikia delako, eta horren ezagutzan aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa da elkarlana. Hori dela eta, hauek dira lerro honen helburu nagusiak:

      • Beste ikerketa-institutu edo osasun-zentro nazional eta/edo nazioarteko batzuekin elkarlana sustatzea patologia horietan erregistro eta saiakuntza klinikoak egiteko. Une hauetan talde honetako kideek egindako ikerketaren zatirik handiena esparru horretan egiten da, eta taldearen helburu nagusia erregistro eta saiakuntza multizentriko mota horietan parte hartzea sustatzea da.
      • Biobankuan prebalentzia baxuko patologia pediatrikoen lagin biologikoen atala sortzea sustatzea.
      • Ikerketa-lanak lideratzea gaixotasun jakin batzuen diagnostikoan/fisiopatologian edo tratamenduan:
        • Duchenne gaixotasuna
        • Fibrosi kistikoa
      • Haurren gaixotasun arraroen artean sartzen dira gaixotasun onkologikoak. Gaixotasun multzo honek paper garrantzitsua betetzen du taldean; izan ere, horien tratamendurik gehienak elkarlanean egiten dira ikerketa multizentrikoetan.

       

  • Haurren garapeneko ikerketa-lerroa:

Pediatriako beste ikerketa-lerro berezi eta espezifiko bat haurren garapenarena eta horri lotutako nahasmenduena da. Haurtzaroa etengabeko aldaketak izaten diren garaia da, pertsona garatzen den garaia. Helduek izaten dituzten gaixotasun asko eta asko garai horretan hasten dira sortzen, eta garrantzitsua da, beraz, gizakiaren garapenean eragina duten ingurune-faktoreak eta faktore genetikoak ezagutzea. Lerro honetako proiektuek honako arloak hartzen dituzte:

    • Neonatologia eta prematuritatea. Prematuroaren garapenaren ezaugarri espezifikoak.
    • Haurren obesitatea.
    • Loaren arazoekin eta nahasmenduekin lotutako ingurune-faktoreen azterketa.
    • Neurogarapenaren nahasmenduen karakterizazio dimentsionala.
    • “INMA (haurtzaroa eta ingurunea)” proiektua: Donostialdea taldea sortzea.

     

  • Nagusiki pediatrikoak diren gaixotasunak:
    • Haurren asma
    • Gaixotasun infekzioso pediatrikoak

Gainera, gaur egun hainbat ikerketa-lerro daude hasita batez ere honako arlo hauek barne hartzeko: meningokokoa eta zeptisemia, txertoak, ZIKA bezalako birus berriak, arnas birusak eta Covida.

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Pilar Aizpurua Galdeano Donostialdea mariadelpilar.aizpuruagaldeano@osakidetza.eus
Elena Alustiza Martínez OSI Donostialdea mariaelena.alustizamartinez@osakidetza.eus
Miren Apilanez Urquiola OSI Donostialdea mirenalicia.apilanezurquiola@osakidetza.eus
Cristina Calvo Monge OSI Donostialdea cristina.calvomonge@osakidetza.eus
Amaia Cámara Otegui OSI Donostialdea amaia.camaraotegui@osakidetza.eus
Paula Corcuera Elósegui OSI Donostialdea paula.corcueraelosegui@osakidetza.eus
Maria Isabel de las Cuevas Teran OSI Donostialdea mariaisabel.delascuevasteran@osakidetza.eus
Miriam García Abos OSI Donostialdea miriam.garciaabos@osakidetza.eus
Nagore García de Andoin Barandiaran OSI Donostialdea nagore.garciadeandoinbarandiaran@osakidetza.eus
Pedro Gorrotxategi Gorrotxategi OSI Donostialdea pedrojesus.gorrotxategigorrotxategi@osakidetza.eus
Saioa Juaristi Irureta OSI Donostialdea saioa.juaristiirureta@osakidetza.eus
Javier Korta Murua OSI Donostialdea josejavier.kortamurua@osakidetza.eus
Elene Larrea Tamayo OSI Donostialdea elene.larreatamayo@osakidetza.eus
Aitziber Luengo Echeveste OSI Bidasoa aitziber.luengoecheveste@osakidetza.eus
Oihana Muga Zuriarrain OSI Donostialdea oihana.mugazuriarrain@osakidetza.eus
Erika Rezola Arzelus OSI Donostialdea erika.rezolaarcelus@osakidetza.eus
Beatriz Rocandio Cilveti OSI Donostialdea beatriz.rocandiocilveti@osakidetza.eus
Olaia Sardón Prado OSI Donostialdea olaia.sardonprado@osakidetza.eus
Miren Satrústegi Aritziturri OSI Donostialdea miren.satrustegiaritziturri@osakidetza.eus
Idoya Serrano Pejenaute OSI Goierri-Urola GaraiaDonostialdea idoya.serranopejenaute@osakidetza.eus
Beatriz María Tarabini Catellaniciordia OSI Donostialdea beatrizmaria.tarabini-catellaniciordia@osakidetza.eus
Paola Pilar Urgel Muñoz OSI Donostialdea paolapilar. urgelmunoz@osakidetza.eus
José Javier Uriz Monaut OSI Donostialdea josejavier.urizmonaut@osakidetza.eus

Ekoizpen Zientifikoa

POZIKIDS: EJERCICIO Y CUIDADOS INTEGRALES PARA MEJORAR LA CALIDAD DE VIDA DE NIÑOS/AS Y ADOLESCENTES CON CANCER
Código: 2023111039/BD
Investigador Principal (IP): JOSE JAVIER URIZ MONAUT
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2023-11-01
Fecha de finalización: 2026-10-31
Importe Concedido: 72.705,97 €
BECA "JOSE SANTOS DE SOTO". ESTUDIO RED: REGISTRO ESPAÑOL DE ENFERMEDAD DE DUCHENNE
Código: SECARDIOPED22/001
Investigador Principal (IP): ERIKA REZOLA ARCELUS
Entidad Financiadora: SOCIEDAD ESPAÑOLA DE CARDIOLOGIA PEDIATRICA Y CARDIOPATIAS CONGENITAS
Fecha de Inicio: 2022-04-01
Fecha de finalización: 2025-03-31
Importe Concedido: 14.178,00 €
IDENTIFICACION DE SINDROMES DE PREDISPOSICION GENETICA AL CANCER INFANTIL E IMPLICACION DEL SPLICING ABERRANTE EN SU DESARROLLO
Código: 2021111030/BD
Investigador Principal (IP): JOSE JAVIER URIZ MONAUT
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2021-12-01
Fecha de finalización: 2024-12-31
Importe Concedido: 2.178,00 €
APLICACION DE LA PROTEOMICA Y DE LA CITOMETRIA DE FLUJO EN LA BUSQUEDA DE NUEVOS MARCADORES DE DIAGNOSTICO MONITORIZACION Y PRONOSTICO PARA UN MEJOR MANEJO CLÍNICO DE LAS SEPSIS GRAVES Y LOS SINDROMES HEMOFAGOCITICOS
Código: 2019111056/BD
Investigador Principal (IP): CRISTINA CALVO MONGE
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2019-11-30
Fecha de finalización: 2024-06-30
Importe Concedido: 2.723,00 €