Otorrinolaringologia eta buruko eta lepoko kirurgia

Taldeko liderra: Xabier Altuna Mariezkurrena Dk

OSI Donostialdea xabier.altunamariezcurrena@osakidetza.eus
Xabier Altuna Medikuntzako eta Kirurgiako doktorea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), eta Otorrinolaringologian eta Buruko eta Lepoko Kirurgian espezialista da. Gaur egun Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdea ESI) burua eta UPV/EHUko irakasle agregatua da. Interes kliniko eta kirurgikoa batez ere otologiaren, neurotologiaren eta inplante auditiboen arloko ikerketarekin bateratzen du. Altuna doktoreak 90 artikulu ditu argitaratuta aldizkari nazionaletan eta nazioartekoetan, horietatik % 46 baino gehiago lehenengo kuartileko aldizkarietan, eta 795 aipamen izan ditu; bere H indizea 11 da. Gaur egun 9 doktorego-tesi zuzentzen ari da. Gainera, 150 bat komunikazio eta ponentziatan parte hartu du 12 bat herrialdetako biltzar nazionaletan eta nazioartekoetan. Otorrinolaringologiako eta Lepoko eta Buruko Kirurgiako Espainiako Elkarteko Otologia Batzordeko kidea da, eta duela gutxi izendatu dute Otorrinolaringologiako Espainiako Elkartearen Acta Otorrinolaringológica Española aldizkariko Argitalpen Kontseiluko kide. European Archivees of Oto-Rhino-Laryngology aldizkari europarreko testu-orraztailea ere bada. Azken urte hauetan egonaldiak egin ditu San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean, eta harreman estua du eta klinikaren eta ikerketaren arloan lankidetzan dihardu bertako Buruko eta Lepoko Kirurgia Sailarekin.

Helburu estrategikoak

Otorrinolaringologiak eta Buruko eta Lepoko Kirurgiak barne hartzen ditu belarriko, faringeko, laringeko, sudur-hobietako, sinuetako eta beste egitura zerbikofazial batzuetako patologia infekziosoaren, onkologikoaren, traumatikoaren, kongenitoaren eta degeneratiboaren diagnostiko eta tratamendu mediko-kirurgikorako beharrezko diren jakintza teoriko eta praktikoak.

ORL Zerbitzuaren eginkizuna patologia horiek tratatzea eta prebenitzea da, eta, aldi berean, formakuntza ematea, irakastea eta ezagutzak hedatzea, eta ikerketa-lana egitea.

Gure ustez ikerketa funtsezkoa da ORL patologia ezberdinak ezagutzean aurrera egiteko, gure pazienteen praktika klinikoan hobeto jardun ahal izateko balioko baitu.

Ikerketa-lerro nagusiak

  • Sistema bestibularra::
    • Bestibuluko eta begiko erreflexuaren (RVO) fisiologiaren eta fisiopatologiaren ezagutza unibertsala sakontzea.
    • Bestibuluaren miaketan gold estandar berri moduan vHIT ezartzen laguntzea.
      • vHITen hurrengo bertsioen garapen bioteknologikoan laguntzea.
    • Paradigma kliniko berria garatzea Menière gaixotasunaren diagnostikoan.
    • Interakzio bisuo-bestibularraren proba garatzea, eta vHITen proba kliniko osagarri eta alternatibo berri moduan kentzea sistema bestibularraren miaketan.
      • Interakzio bisuo-bestibularraren proba patentatzea bestibuluaren screening proba moduan.
      • Interakzio bisuo-bestibularraren proba patentatzea haur txikien lehenengo proba bestibular moduan.
    • Errehabilitazio bestibularraren paradigma berri bat sortzea bestibuluko eta begiko erreflexuaren ebidentzia fisiopatologiko berrietan oinarrituta.
      • Paziente bakoitzera molda daitekeen errehabilitazio bestibularrerako gailu bat patentatzea.
    • Kode irekiko eta kostu baxuko posturografia-sistemak garatzea miaketa-teknika hori unibertsalizatzeko.
  • Audiologia eta kokleako inplanteak:
    • Kokleako inplantearen teknika kirurgikoan aurrera egitea.
    • Proba genetikoen errendimendu diagnostikoa hobetzea entzumen-galera larri sakonean.
    • Kokleako inplantea duten pazienteen entzumen-kalitatea hobetzea eta inplantea duten pazienteen garapen neurologikoa ulertzea.
    • Kokleako inplantea duten pazienteetan ama-hizkuntza eskuratzeko prozesua hobeto ulertzea.
    • Akufenoaren ikerketa populazio handietan eta populazio talde zehatzetan.
  • Buruko eta lepoko patologia onkologikoa:

Gure eragin-eremuan, 3. mailako ospitale gisa, ikuspegi klinikotik paziente talde honen ezaugarriak ulertzeko premia dela-eta, datozen 5 urteotan helburu hauek lortu nahi ditugu:

    • Gure populazioan laringeko, hipofaringeko eta orofaringeko patologia onkologikoagatik tratatutako pazienteen biziraupen osoa eta espezifikoa kalkulatzea, eta emaitza funtzionalak, ebakuntza ondorengo arazoak eta bizi-kalitatea baloratzen saiatzea.
    • Biodonostia Institutuko minbiziaren arloko ikerketa molekularrean diharduten taldeekin harreman aktibo eta eraginkorra ezartzea buruko eta lepoko minbizian molekula-markatzaileen presentziarekin zerikusia duten proiektuak garatzeko.
    • Adimen artifizialeko teknologien erabilpena sakontzea buruko eta lepoko patologiagatik tratatutako pazienteetan erreminta diagnostikoak eta pronostikoak garatzeko.

“Berrikuntza” atalean garatuko liratekeen beste arlo batzuk izango lirateke:

    • Adimen artifiziala garatzea buruko eta lepoko patologien arloan, eta, zehazki, aurpegiaren azterketan lehendik dagoen teknologia eta aurrerapen klinikoa korrelazioan jartzea. Horretarako, besteak beste, aurpegiko paralisia aztertzeko gailuak, aurpegiko errehabilitaziorako gida interaktiboa, eta abar sortzeko oso lagungarria izan liteke teknologiaren eta asistentzia medikoaren sektoreekin lankidetzan jardutea.
    • Beste helburuetako bat izan liteke pazientearekiko harremana telematizatzea, harremanaren edo asistentziaren zati bat oinarri telematiko bidez egin ahal izateko.
    • Azkenik, 3D teknologiaren eta biomaterialen erabilpena finkatzea berregite-aukera ezberdinak sortzeko.

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Carlos Chiesa Estomba OSI Donostialdea carlosmiguel.chiesaestomba@osakidetza.eus
Leire García Iza OSI Donostialdea leire.garciaiza@osakidetza.eus
Jorge Alberto Rey Martínez OSI Donostialdea jorgealberto.reymartinez@osakidetza.eus
María Montserrat Soriano Reixach OSI Donostialdea mariamontserrat.sorianoreixach@osakidetza.eus

Ekoizpen Zientifikoa

DESARROLLO DE CONSTRUCTOS CARTILAGINOSOS AUTOLOGOS MEDIANTE BIOIMPRESION 3D PARA SU APLICACION EN CIRUGIA RECONSTRUCTIVA DE OTRORRINOLARINGOLOGIA
Código: 23BU201
Investigador Principal (IP): CARLOS MIGUEL CHIESA ESTOMBA
Entidad Financiadora: OSI DONOSTIALDEA
Fecha de Inicio: 2022-10-03
Fecha de finalización: 2025-12-31
Importe Concedido: 10.000,00 €