Obstetrizia eta Ginekologia

Taldeko liderra: Irene Diez Itza Dk.

Donostialdea ESI irene.diezitza@osakidetza.eus
Irene Díez Itza doktorea Medikuntzan eta Kirurgian doktorea da Oviedoko Unibertsitatean 1994tik, eta Obstetrizian eta Ginekologian espezialista 1992tik. Díez doktorea Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdea ESI) Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko mediku espezialista da 1997tik, eta Biodonostia OIIko Gaixotasun Sistemikoen Alorreko liderra da 2016tik, bertan Obstetrizia eta Ginekologia ikerketa-taldearen arduraduna ere bada 2013tik.
Horrez gainera, Díez doktorea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Obstetriziako eta Ginekologiako irakasle titularra da 2022tik.
Inpaktu-faktorea duten aldizkarietan 28 artikulu ditu argitaratuta, eta horietatik 19 lehenengo kuartilean. Horrez gainera, 1.375 aipamen ditu (WOS, 2021ko abendua); H indizea 16koa du. Lau doktorego-tesi zuzendu ditu, eta une hauetan beste hiru zuzentzen ari da.

Helburu estrategikoak

  • Amaren plasman dagoen fetuaren DNA zirkulatzailea ateratzeko protokoloa diseinatzea, teknologia mikrofluidikoa oinarrian hartuta. Gainera, gaur egungo protokolo diagnostikoak teknologia mikrofluidikora egokitu beharko lirateke hainbat kasutan: aneuploidiak, fetuaren sexua, haurtzaroko muskulu-atrofia espinala, fibrosi kistikoa, akondroplasia eta b-talasemia.
  • Teknologia sentsoriko berritzailea garatzea. Horretarako, pH-a eta/edo laktatoa etengabe neurtzen duen gailu berri bat erabiliko da. Txikia eta kostu gutxikoa izango da, erabili ondoren arazorik gabe baztertzeko.
  • Teknologia berrien eta kalotaren odoleko ohiko zehaztapen biokimikoen arteko adostasun-maila ebaluatzea. Teknologia berri honi esker, gaur egun fetuaren bihotz-maiztasuna (FBM) monitorizatzeko erabiltzen diren metodoen prestazioak hobetuko lirateke eta antzemandako beharrei erantzuna emango litzaieke.
  • Gailuaren kudeaketa elektronikoa egokitzea. Energia-kontsumoaren eraginkortasuna aztertzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien erditze ondoko depresio- eta antsietate-maila, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien konplikazioen eta jaioberrien konplikazioen proportzioa, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien edoskitze mota, amagandiko edoskitzearen iraupena eta arazoak, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien tratamenduarekiko asetasuna, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien kostuak (ospitalekoak eta ospitaletik kanpokoak), 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea eta azterketa bat egitea.
  • Uteroko arteriaren pultsatilitate indizearen (PI) sentsibilitatea eta espezifikotasuna zehaztea erdi gabeko emakumeengan, preklanpsia-arriskua aurreikusteko.
  • Uteroko arteriaren PI mozteko puntu hoberena identifikatzea, preklanpsiaren diagnostiko goiztiarra egiteko.
  • Uteroko arteriako PIk preklanpsiarekin lotutako arazoen agerpenarekin duen erlazioa aztertzea.
  • Amaren ezaugarrien (haurdun geratu aurreko metodo antikontzeptiboa, haurdunaldi mota, batez besteko TA, haurdunaldi aurreko pisua, altuera, GMI erretzailea, irabazi zenbatetsia 32-34 arte) eta probaren balioaren arteko erlazioa aztertzea.
  • Aztertzailearen eta probaren balioaren arteko erlazioa aztertzea.
  • PIren hazkundearen normalkuntza-maiztasuna ebaluatzea lehen edo bigarren hiruhilekoaren eta hirugarrenaren artean, eta normalkuntza horrek preklanpsia-arriskua areagotzea ote dakarren edo bestelako arazorik ote dakarren ebaluatzea (umetoki barneko hazkunde atzeratua –UBHA-, normalean txertatua dagoen plazenta-askatzea -NTPA-, haurdunaldiko hipertentsioa, fetu txikiak dagokien ernaldi-adinerako- TEA- eta erditu aurreko fetuaren heriotza).
  • Prolapso-kirurgiaren emaitza anatomikoak eta funtzionalak ebaluatzea.
  • Prolapso-kirurgiaren ondorengo arazoak ebaluatzea, de novo sintomatologiaren agerpena barne.
  • Prolapso-kirurgiaren berreritzean parte hartzen duten faktoreak aztertzea.
  • Sistoma mekanikoen, gernu-sintomen eta sabel-husteko sintomen prebalentzia ebaluatzea POP kirurgia gomendatu zaien pazienteengan.
  • Sintoma mekanikoen, gernu-sintomen eta sabel-husteko sintomen eta POP mailaren arteko korrelazioa aztertzea.
  • Pelbiseko organoen prolapso-sintomak edukita, kirurgia gomendatu zaien pazienteen gernu-sintomen banaketa aztertzea, kontuan hartuta maiztasuna, mota eta larritasuna, prozedura kirurgikoa aplikatu aurretik.

Kirurgiak POP eta ahalegineko gernu-ihesa (AGI) duten pazienteengan duen inpaktua aztertzea, hasiera batean aplikatu den estrategia kirurgikoaren arabera: POP kirurgia bakarrik versus POP kirurgia AGI kirurgiarekin konbinatuta.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Jaio aurreko diagnostikoa: A New GEnetic LABoratory for non-invasive prenatal diagnosis.
  • pH eta/edo laktatoaren etengabeko monitorizazioa, animali kalotan ezar daitekeen kalota bidez.
  • Erdiondoko Alta Goiztiarra: Amen eta jaioberrien konplikazioen ebaluazioa. Amen erdiondoko antsietatearen eta depresioaren inpaktua.
  • Uteroko arteriaren pultsatilitate-indizea baliozkotzea, lehen aldiz haurdun dauden arrisku gutxiko emakumeen preeklanpsiaren diagnostiko goiztiarrean.
    • Pelbiseko organoen prolapsoa:
      • Prolapsoarekin erlazionatutako sintomatologia ebaluatzea
      • Prolapsoaren berreritzean nahastutako arrisku-faktoreak tratamendu kirurgikoaren ondoren.

Taldekideak

Izen-abizenak     Zentroa Emaila
Miren Arrue Gabilondo Donostialdea ESI miren.arruegabilondo@osakidetza.eus
María Josefa Belar Ortega Donostialdea ESI mariajosefa.belarortega@osakidetza.eus
Mikel Gorostidi Pulgar Donostialdea ESI mikel.gorostidipulgar@osakidetza.eus
Ibón Jaunarena Marin Donostialdea ESI ibon.jaunarenamarin@osakidetza.eus
María Aranzazu Lekuona Artola Donostialdea ESI mariaarantzazu.lekuonaartola@osakidetza.eus

 

Ekoizpen Zientifikoa

VALIDACION IN VITRO DE MODELOS 3D BIOIMPRESOS DE VASOS LINFATICOS Y TUMORES PARA EL DESARROLLO/TESTADO DE FARMACOS ANTIMETASTASICOS
Código: 22BU211
Investigador Principal (IP): IBON JAUNARENA MARIN
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2021-11-01
Fecha de finalización: 2023-03-31
Importe Concedido: 10.665,00 €
MONITORIZACION FOTONICA PERINATAL DE PARAMETROS BIOQUIMICOS ADVERSOS EN TIEMPO REAL
Código: 2020333021
Investigador Principal (IP): IBON JAUNARENA MARIN
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2020-01-01
Fecha de finalización: 2020-12-31
Importe Concedido: 48.338,29 €
DISPOSITIVO PARA LA MONITORIZACION NO INVASIVA, CONTINUA Y EN TIEMPO REAL DEL BIENESTAR FETAL INTRAPARTO
Código: 2019222008
Investigador Principal (IP): IBON JAUNARENA MARIN
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2019-01-01
Fecha de finalización: 2019-12-31
Importe Concedido: 49.185,00 €
BIOIMPRESION 3D DE MODELOS IN VITRO DE VASOS LINFATICOS Y TUMORES PARA EL DESARROLLO DE FARMACOS ANTIMETASTASICOS
Código: 20BU207
Investigador Principal (IP): IBON JAUNARENA MARIN
Entidad Financiadora: OSI DONOSTIALDEA
Fecha de Inicio: 2019-10-01
Fecha de finalización: 2021-09-30
Importe Concedido: 12.262,00 €
DISPOSITIVO PARA LA MONITORIZACION CONTINUA INTRAPARTO DE PH Y LACTATO PROTOTIPADO Y PRUEBA DE CONCEPTO PRECLINICA
Código: 2018222032
Investigador Principal (IP): IBON JAUNARENA MARIN
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2018-01-01
Fecha de finalización: 2018-11-30
Importe Concedido: 36.710,00 €
COMPARACION DE LOS METODOS DE IMAGEN PARA LA VALORACION DE LA INFILTRACION MIOMETRIAL EN EL CANCER DE ENDOMETRIO
Código: 18BU210
Investigador Principal (IP): MARIA ARANZAZU LEKUONA ARTOLA
Entidad Financiadora: HOSPITAL UNIVERSITARIO DONOSTIA
Fecha de Inicio: 2017-09-30
Fecha de finalización: 2018-09-30
Importe Concedido: 1.200,00 €
NG17 INVESTIGACION COLABORATIVA EN SISTEMAS DE MONITORIZACION PORTABLE EN NANOCIENCIAS Y NANOTECNOLOGIAS
Código: KK-2017/00012
Investigador Principal (IP): IBON JAUNARENA MARIN
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONOMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
Fecha de Inicio: 2017-03-01
Fecha de finalización: 2019-03-31
Importe Concedido: 21.016,00 €
ESTUDIO PARA EVALUAR LA EFICACIA DE LA DETECCIÓN PRECOZ DEL LINFEDEMA DE EXTREMIDADES INFERIORES TRAS LINFADENECTOMIA POR CÁNCER GINECOLÓGICO E IMPLANTACIÓN DEL CIRCUITO
Código: 17BU214
Investigador Principal (IP): IBON JAUNARENA MARIN
Entidad Financiadora: HOSPITAL UNIVERSITARIO DONOSTIA
Fecha de Inicio: 2017-01-01
Fecha de finalización: 2019-05-31
Importe Concedido: 3.000,00 €