Etiologia Hipertentsibo eta Balbularreko Gutxiegitasun Kardiakoa

Taldeko liderra: Ramón Querejeta Iraola Dk.

Donostialdea ESI ramon.querejetairaola@osakidetza.eus
Ramón Querejeta Iraola doktorea Medikuntzan doktorea da Nafarroako Unibertsitatean (1998), eta Kardiologian espezialista unibertsitate berean (1982). Querejeta doktorea Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdea ESI) Kardiologia Zerbitzuaren burua da 2019tik, eta ataleko burua izan da 2011tik. Bestalde, Querejeta doktorea Biodonostia OIIko Etiologia Hipertentsibo eta Balbularreko Gutxiegitasun Kardiakoa ikerketa-taldearen arduraduna ere bada, Gaixotasun Sistemikoen Arloaren barruan.
Irakaskuntzari dagokionez, irakasle titular numerarioa da 2022ko otsailetik Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Odontologia Fakultatean.  2Aurretik, irakasle titularra izan zen, ANECAk egiaztatua, eta irakasle elkartua izan zen 2008tik. Hainbat doktorego-tesi zuzendu ditu, baita master eta/edo gradu amaierako hainbat lan ere.
Gainera, 65 artikulu baino gehiago ditu argitaratuta, horietatik % 75 baino gehiago lehenengo kuartilean, eta 3.670 aipamen izan ditu (2021eko martxoa); bere H indizea 31 da.

Helburu estrategikoak

Lehen mailakoak:

  • Fibrosi miokardioak Ezker Bentrikuluaren (EB) disfuntzio sistolikoan eta diastolikoan duen inplikazio-maila aztertzea, arteria-hipertentsioa eta estenosi aortikoa duten pazienteengan.
  • Kolageno miokardikoaren alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak eta ezker-bentrikuluaren funtzioan duen eragina aztertzea.
  • Kolagenoaren turn-over prozesuan inplikatutako zirkulatzaile peptidoen mailek eta pazienteen miokardioan zuzenean zehaztutako fibrosiaren garrantziak erlaziorik ote duten ikustea, baita funtsean jatorri kardiakoa ote duten egiaztatzea ere (sinu koronarioa-odol periferikoa gradientea).
  • Odol periferikoan neurtutako MMP-1/TIMP-1 kozientearen gaitasuna zehaztea, GK sistolikoa duten pazienteak versus diastolikoa dutenak bereizteko (GKren sailkapen berriko C eta D faseak, NYHAren II.etik IV.erako mota funtzionalak).
  • Kardiotrofina I eta Osteopontina gisako biomarkagailu indartu berriek fibrosi miokardioaren garapenean duten inplikazioa aztertzea.
  • EBren hipertrofia desegokiak funtzio sistolo-diastolikoarekin, fibrosi-mailarekin eta hiperaktibazio neurohumoralaren ondoriozko substantzia zirkulatzaileen mailarekin duen erlazioa aztertzea.
  • PLC?ren eta batez ere PLC?4-ren isoforma desberdinen adierazpena EBH (Ezker Bentrikuluaren Hipertrofia) egokia duten pazienteengan eta desegokia dutenengan desberdina ote den aztertzea.

Bigarren mailakoak:

  • GK sistolikoa duten pazienteak eta diastolikoa dutenak bereizteko odol periferikoko MMP-1/TIMP-1 zatidurak beste markagailu batzuk baino zehaztasun handiagoa ote duen ebaluatzea: kolagenoaren metaketarekin edo apoptosi bidez (anexina V, kardiotrofina-I) izaten den kardiomiozitoen galerarekin erlazionatutako egiturazko kaltearen (PICP) markagailuak edo estres kardiomiozitarioaren biomarkagailuak (proBNP).
  • Kolageno interstizial miokardikoa aztertzea, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki: Kolageno disolgabarria versus disolbaezina (cross-linked) eta I eta II kolagenoaren metatze erlatiboa.
  • Disfuntzio sistoliko eragiten duten mekanismo fisiopatologikoak sakonkiago aztertzea eta itu berriak identifikatzea GKren tratamendu farmakologikoan.
  •  EBren miokardioaren zelulaz kanpoko matrizearen asaldurei dagokienez, bentrikulu arteko trenkada basaletik lortutako biopsia-laginetan behatutakoak eta EBren pareta askean behatutakoak oso desberdinak ote diren ikustea, Estenosi Aortikoa duten pazienteengan.
  • Biopsia egiteko bi lekuen artetik, bentrikuluaren funtzio sistolikoaren eta diastolikoaren aldagaiekin hobekien erlazionatzen diren asaldurak zehaztea.
  • Modu horretara etorkizuneko ikerketetan EBren zein zati aztertu behar den zehaztea.
  • Giza fibroblastoen hazkuntzarako metodo bat sortzea eskuin aurikulan egingo den biopsia bidez in vitro azterketetarako (CIMArekin lankidetzan).

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Fibrosi miokardioa hipertentsioak eragindako gutxiegitasun kardiakoan, A, B eta C faseak.
    • Kolageno miokardioaren kantitatearen eta kalitatearen eragina bentrikuluaren funtzioan, hipertentsioak eragindako gutxiegitasun kardiakoa duten pazienteengan (CIMArekin lankidetzan).
    • Kardiotrofina I mailen garrantzi erlatiboa Aldosterona eta TGF-betarekiko.
    • Kardiopatia hipertentsiboan, A, B eta C faseetan kolageno miokardioaren eta gertaera kliniko handiagoen agerpenaren artean izan daitekeen erlazioa aztertzea. 8-10 urtetik gorako jarraipena: Analisia, “Net Reclassification Improvement” eta “Integrated Discrimination Improvement” metodoen bitartez.
  • Zahartzearekin erlazionatutako fibrosi miokardioa agurearen endekapenezko estenosi aortiko larrian.
    • Fibrosi miokardioa eta ezker-bentrikuluaren hipertrofia desegokia endekapenezko estenosi aortiko larrian. PLC? (1-4)-ren isoentzimek hipertrofiaren garapenean duten eragina aztertzea.
    • Ezker-bentrikuluaren miokardioaren barruko kolagenoaren kantitateak, kualitateak eta kokapenak bentrikuluaren funtzioan duen eragina estenosi aortiko larria duten pazienteengan.
    • Erresonantzia magnetiko bidez fibrosi miokardio hedatsua kuantifikatzeko metodo berri baten baliozkotze histologikoa.

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Xabier Arana Achaga Donostialdea ESI xabier.aranaachaga@osakidetza.eus
Cristina del Bosque Martín Donostialdea ESI
Kattalin Echegaray Ibañez Goierri-Alto Urola ESI kattalin.echegarayibanez@osakidetza.eus
Tomás Echeverría García Donostialdea ESI tomas.echeverriagarcia@osakidetza.eus
Alberto Eizaguirre Yarza Donostialdea ESI
María Cristina Goena Vives Debabarrena ESI cristina.goenavives@osakidetza.eus
Mariano Larman Tellechea Donostialdea ESI mariano.larmantellechea@osakidetza.eus
Ainhoa Rengel Jimenez Donostialdea ESI
Eva Robledo Mansilla Donostialdea ESI  eva.robledomansilla@osakidetza.eus
Itziar Solla Ruiz Donostialdea ESI itziar.sollaruiz@osakidetza.eus
Iñaki Villanueva Benito Donostialdea ESI
Elena Zubillaga Azpiroz Donostialdea ESI elena.zubillagaazpiroz@osakidetza.eus

 

Ekoizpen Zientifikoa