
Taldeko liderra: Jesús María Bañales Asurmendi Dk.
Biodonostia OII. Ikerbasque Research Fellow. jesus.banales@biodonostia.orgHelburu estrategikoak
Gibela da giza gorputzaren organorik handiena eta organo garrantzitsuenetako bat da maila fisiopatologikoan. Bi zelula epitelial motek osatzen dute: hepatozitoek eta kolangiozitoek. Hepatozitoak gibelaren masaren % 70-80 dira eta funtsezko prozesu fisiologikoetan parte hartzen dute, besteak beste: drogen desintoxikazioan, kolesteloralen eta behazun-gatzen sintesian eta behazun primarioaren sorreran. Kolangiozitoak, bestalde, behazun-hodiak osatzen dituzten zelulak dira eta hepatozitoen hodixketan sortutako behazunaren osaera eta fluxua modulatzen dute. Gibeleko zelulen populazioaren % 3-5 bakarrik dira kolangiozitoak, baina behazun-fluxuaren % 30 arte sortzen dute, alkalinizazioa eta fluidifikazioa induzituz.
Hepatopatia izeneko gaixotasun mota desberdinek zuzenean zein zeharka eragin dezakete gibela. Gaur egun, gaixotasun horiek dira munduko heriotzen bosgarren arrazoia. Hepatopatia garrantzitsuenen artean hauek aipa daitezke: jatorri birikoa dutenak [C hepatitisa (HCV) eta B hepatitisa (HBV)], jatorri alkoholikoa dutenak (ALD), gantz ez-alkoholikoa (NAFLD), genetikoa (polikistosi hepatikoa eta hemokromatosia) eta autoinmunea (hepatitis autoinmunea, behazun-zirrosi primarioa eta kolangitis esklerosante primarioa). Hepatopatia horiek kroniko bihurtzen direnean, zirrosia eta/edo gibeleko minbizia garatzea gerta daiteke. Adibidez: kartzinoma hepatozelularra (HCC) eta/edo kolangiokartzinoma (CCA).
Gure Ikerketa Taldeak egindako apustu garrantzitsuenetako bat, pazienteen beharrak oinarrian dituen ikerketa bultzatzea da. Horretarako, lan egiteko modu berriak eta berritzaileak sustatzen dira bertatik, aipatutako gaixotasunak prebenitzen eta sendatzen lagunduko duten aurrerapen zientifikoak pazienteei ahalik eta modurik eraginkorrenean eta azkarrean helarazteko. Hori da gure helburua eta ikerketa-ildo bat baino gehiago garatzen dugu taldean berau betetzeko.
Ikerketa-ildo nagusiak
- Fibrosia, Zirrosia eta Hepatokartzinoma: Kalte hepatiko kronikoa fibrosi hepatikoaren mailakako hazkunde batek bereizten duen patologia bat da. Patologia hori garatuz gero, gaixotasunaren fase aurreratuak ager daitezke, hala nola zirrosia, eta azken lekuan gibeleko minbizia edo hepatokartzinoma. Milioika pertsona eragiten ditu gaixotasun honek mundu osoan eta askotariko etiologia du (adib.: dieta gantzatsua, birusak, autoinmunitatea, drogak, alkohola, mutazioak, asaldura epigenetikoak eta abar).
- Estudio tanto en modelos in vitro como in vivo de los mecanismos moleculares involucrados en la aparición y desarrollo del daño hepático crónico, y la búsqueda de nuevas herramientas terapéuticas para su prevención y/o tratamiento.
- Estudios clínicos para mejorar el tratamiento de la hepatitis crónica por virus C.
- Evaluación de diferentes test no invasivos como métodos de diagnóstico y monitorización de la fibrosis hepática (ej. resonancia magnética).
- Kolangiokartzinoma: Kolangiokartzinomak (CCA) behazun-traktuan sortzen diren tumoreak dira. Gero eta eragin handiagoa dute mundu osoan eta aukera terapeutiko gutxi daude gaixotasuna sendatzeko, diagnostikoa berandu egiten delako eta kimioerresistentzia handia duelako. CCAren etiologia ezezaguna da. Dena den, behazun-hantura kronikoak eta behazun-azidoen maila altuek zerikusi handia dute minbizi mota honen garapenean
- Tumore mota honen agerpenean eta garapenean inplikatutako mekanismo molekularrak eta kimioerresistentzia altuaren arrazoiak argitzea.
- Estrategia terapeutiko berriak bilatzea.
- Hepatopatia alkoholikoa: Espainiako biztanleen % 2-16 inguruk alkohol gehiegi kontsumitzen dutela kalkulatzen da. Alkoholak urtean 12.000 heriotza eragiten ditu Espainian, hau da, guztizko heriotza-tasaren % 4,5. Alkoholismoa garatzeko edo alkohol gehiegi kontsumitzeko aldez aurretiko joera eragiten duten faktore biologikoak, kulturalak, sozialak eta genetikoak deskribatu dira
- Polimorfismo genetikoak eta alkoholaren gehiegizko kontsumoarekin lotutako ingurumen-faktoreak aztertzea, eragina prebenitzeko.
- Esteatosi ez-alkoholikoa: Gibel gantzatsuaren gaixotasuna ere deitzen zaio. Gantz-azidoen metatze intrahepatozitarioa da bere ezaugarri nagusia eta egoera patologiko oldarkorragoak ekar ditzake, hala nola estetohepatitisa eta/edo hepatokartzinoma. Herrialde garatuetan % 3-24 arteko prebalentzia du. Obesitatea eta diabetesa azpimarra daitezke gaixotasunaren garapenari laguntzen dioten faktore gisa.
- In vitro eta in vivo modeloen bitartez, patologia honen agerpenean eta garapenean nahastutako mekanismo molekularrak zehaztea eta gaixotasuna tratatzeko terapia berriak bilatzea.
- Metodo ez-inbaditzaile berriak garatzea, pazienteengan gantz intrahepatikoa kuantifikatzeko (adib.: erresonantzia magnetikoa), eta modu horretara, gaixotasunaren diagnostikoa eta monitorizazioa hobetzeko.
- Gainkarga ferrikoa: Herentziazko hemokromatosia da gainkarga ferrikoaren modalitate ohikoena. Bere diagnostikoa hobetu egin da 1996an Feder et al. adituek HFE genea isolatu eta gaixotasunarekin erlazionatutako mutazioak aurkitu zituztenetik. Dena den, paziente askok dute azterketa genetiko negatiboa eta, ondorioz, diagnostikoa baieztatu egin behar zaie. Horretarako, burdinak gibelean duen kontzentrazioa (BGK) kuantifikatu behar da, eta orain arte, biopsia hepatikoaren bitartez egin izan da.
- Gainkarga ferrikoaren diagnostikoa egiteko eta bere tratamenduaren monitorizazioa egiteko teknika ez-inbaditzaileak garatzea eta horien balioa ebaluatzea (erresonantzia magnetikoa).
- Gainkarga ferrikoarekin erlazionatutako gene berrien azterketa.
Taldekideak
Izena-abizenak | Zentroa | Emaila |
Aloña Agirre Lizaso | IIS Biodonostia | alona.agirre@biodonostia.org |
Ignacio Aguirre Allende | OSI Donostialdea | ignacio.aguirreallende@osakidetza.eus |
Edurne Almandoz Cortajarena | OSI Donostialdea | edurne.almandozcortajarena@osakidetza.org |
Jose María Alustiza Echeberria | OSATEK | jmalustiza@osatek.es |
Juan Ignacio Arenas Ruíz Tapiador | OSI Donostialdea | juanignacio.arenasruiztapiador@osakidetza.eus |
Adolfo Beguiristain Gómez | OSI Donostialdea | adolfo.beguiristaingomez@osakidetza.eus |
Javier Caballero Camino | IIS Biodonostia | – |
Agustin Castiella Eguzkiza | OSI Bajo Deba | agustin.castiellaeguzkiza@osakidetza.eus |
Nuno André Da Silva Paiva | IIS Biodonostia | nuno.paiva@biodonostia.org |
Mª Dolores De Juan Echavarri | OSI Donostialdea | mdolores.dejuanechavarri@osakidetza.eus |
Anne Echebarria Estébanez | IIS Biodonostia | anne.echebarria@biodonostia.org |
Lander Gallego Otaegui | OSI Donostialdea | – |
Raúl Jiménez Agüero | OSI Donostialdea | raul.jimenezaguero@osakidetza.eus |
Ibone Labiano Ciriza | IIS Biodonostia | ibone.labiano@biodonostia.org |
Adelaida Lacasta Muñoa | OSI Donostialdea | adelaida.lacastamunoa@osakidetza.eus |
Ana Landa Magdalena | OSI Donostialdea | ana.landamagdalena@osakidetza.eus |
Ainhoa Lapitz Dambolenea | IIS Biodonostia | ainhoa.lapitz@biodonostia.org |
Enara Markaide García | IIS Biodonostia | enara.markaide@biodonostia.org |
Irene Olaizola Rebe | IIS Biodonostia | irene.olaizola@biodonostia.org |
Paula Olaizola Rebe | IIS Biodonostia | paula.olaizola@biodonostia.org |
Tania Pastor Bonel | OSI Donostialdea | tania.pastorbonel@osakidetza.eus |
Maria Jesús Perugorria Montiel | IIS Biodonostia | matxus.perugorria@biodonostia.org |
Ioana Riaño Fernandez | OSI Donostialdea | ioana.rianofernandez@osakidetza.eus |
Pedro Miguel Rodrigues | IIS Biodonostia | pedro.rodrigues@biodonostia.org |
Ekoizpen Zientifikoa
