
Taldeko liderra: Itziar Vergara Micheltorena Dk.
Donostialdea ESI itziar.vergaramitxeltorena@osakidetza.eusItziar Vergara Micheltorena doktorea Medikuntzan lizentziatua da, familia eta komunitateko medikuntzan espezialista da, Osasun Publikoan masterra du Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatean eta Medikuntzan doktorea da Universidad de País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2011tik 2023ra Gipuzkoako ESIetako Lehen Mailako Arretako Ikerketa Unitatearen arduraduna izan da. REDISSEC –Espainiako Gaixotasun Kronikoetako eta Osasun Zerbitzuetako Ikerketa Sareko kidea da, Lehen Mailako Arreta ikerketa-taldearen arduraduna da eta Biodonostia OIIko Zahartze Estrategiako hauskortasunaren ikerketa-lerroaren buru da. Doktorego bi tesi zuzentzen ari da. Erkidego, estatu eta nazioarte mailako hainbat proiektutako ikertzaile nagusia da, 60 artikuluren egilea da eta zahartze osasuntsua sustatzearekin eta lehen mailako arretan hauskortasuna ikertzearekin zerikusia duten bi patentetako asmatzailekidea da. |
Helburuak eta jarraibideak
EAEko osasun publikoko zerbitzuak lehen mailako arreta sare bat du: herritarrak osasun sistemara sartzeko ate nagusia. Bada, hura da osasun zerbitzuaren indargune nagusietako bat hainbat alderditatik: irisgarritasuna, herritarrek eskatutako osasun problema gehienak ebazteko gaitasuna eta integraziorako jardunbide etengabea izatea; hain zuzen, horiek dira gaixotasun kronikoen asistentzia eraginkor eta efizienterako ezin besteko baldintzak.
Lehen Mailako Arretan (LMn), asistentzia eremu horretan egiten den ikerketako berezko faktore erabakigarri batzuek badute balio erantsi bat: ikuspegi holistikoa duen eta pertsonei erreparatzen dien arreta da, problema klinikoak konpontzeko eskumenak ditu, ikuspegi integrala, lehen asistentzia mailako kudeaketa, eta komunitate orientazioa.
Proposamen honetan azaltzen dugun eremuaren izaerak berak zehazten du haren zabalera eta aniztasuna. Ezin konta ahala ikerketa ildo daude eta, Gipuzkoako lurraldeko profesionalen eskarmentua eta kalitatea ikusita, talde honen lan proposamena zabala eta anitza da.
Hauek dira lan ildo nagusiak eta atxikita dituzten helburuak
1. ildoa: Gaixotasun kronikoek jotako pazienteen arreta integrala
Gure erakundearen eredu aldaketak aztertu egin behar du zein den modu onena askotariko konplexutasun mailetako gaixotasun kronikoek jotako pazienteei arreta emateko. Horretarako, hori egiteko modu efizienteenari buruzko ezagutza sortu behar da.
Nork bere gaitzaren kudeaketa eta pazienteen gaikuntza
- Gure ingurunean nork bere gaixotasun kronikoak kudeatzeko programa ezartzeko aukerak baloratu
- Nork bere gaitza kudeatzeko programen eraginkortasunari erreparatzen dioten azterketak diseinatu
- Nork bere gaitza kudeatzeko programen arrakasta elementuak identifikatu
Tratamendu farmakologikoa eta prebentzio zein arrisku faktoreen kontrol estrategiak uztartu
- Prebentzio estrategiei buruzko ebidentzian oinarritutako gomendioak, arrisku faktoreen kontrola eta erikortasun anitzeko zein adineko pazienteen tratamendu farmakologikoaren egokitzapena lehenetsi
- Adineko edota erikortasun anitzeko pazienteen tratamendu ohikoenetan agertu eta eragotz daitekeen iatrogenia identifikatu eta arazo nagusiak lehenetsi
- Ekintzak diseinatu prebentzioko estrategiei, tratamenduaren egokitzapenari eta eragotz daitekeen iatrogeniari buruz lehenetsitako gomendioak erakunde integratuen testuinguruan ezartzeko
- Ohiko praktika klinikoko egoeretan ekintzek duten eragina ebaluatu
Makaleriaren arreta integrala
- LM-ESIetan baliatzeko tresna egokiak diseinatu, pertsona makalak identifikatzera zuzenduak
- Makaleria eragiten duten faktoreak aztertu
- Makaleriatik ateratzera bideratutako ekintzak diseinatu
2. ildoa: Diagnostikorako estrategiak eta probak LMn: baliozkotu eta egokitzapena aztertu
- LMn aplikatzeko diagnostiko probak identifikatu eta LM ingurunera egokitu
- LMren ingurunean, problema klinikoen konponketen aplikagarritasuna garatu, baliozkotu eta aplikatu
Taldekideak
Izen-abizenak | Zentroa | Emaila |
Ivan Antón Rodrigo | OSI Debabarrena | ivan.antonrodrigo@osakidetza.eus |
Uxune Apalategi Gómez | Unidad docente multiprofesional de atención primaria y comunitaria de Gipuzkoa | uxune.apalateguigomez@osakidetza.eus |
Ana Díez Ruiz | OSI Donostialdea | anaisabeldiezruiz@osakidetza.eus |
Arritxu Etxeberria Agirre | OSI Donostialdea | arritxu.etxeberriaagirre@osakidetza.eus |
Estíbaliz Gamboa Moreno | OSI Donostialdea | estibaliz.gamboamoreno@osakidetza.eus |
Carolina Güell Pelayo | OSI Donostialdea | carolina.guellpelayo@osakidetza.eus |
Maria Angeles Gutierrez Stampa | OSI Donostialdea | mariaangeles.gutierrezstampa@osakidetza.eus |
Miriam Hernández González | Biodonostia OII | miriam.hernandezgonzalez@biodonostia.org |
Maider Mateo Abad | Biodonostia OII | maider.mateoabad@biodonostia.org |
Rafael Rotaeche Del Campo | OSI Donostialdea | rafael.rotaechedelcampo@osakidetza.eus |
Kalliopi Vrotsou Kanari | Unidad de investigación APOSIs Gipuzkoa | kalliopi.vrotsoukanari@osakidetza.eus |
Ekoizpen Zientifikoa
