Gaixotasun Kronikoen Ebaluazio Ekonomikoa

Taldeko liderra: Marisa Merino Hernández Dk

Bidasoa ESI marialuisa.merinohernandez@osakidetza.eus
Marisa Merino Dk. Osakidetzako Bidasoa Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailea da. Medikuntza eta Kirurgiako doktorea da, Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialista, Osasun Digitaleko masterra, MBA, eta Osasun Kudeaketan aditua, zenbait graduondokorekin. Hainbat unibertsitatetako irakasle eta ohiko kolaboratzailea da, hala nola Deustuko Unibertsitatea, Alcalako Unibertsitatea, Osasun Publikoko Andaluziako Eskola, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea, Kataluniako Unibertsitate Irekia edo Euskal Herriko Unibertsitatea. Urtero Donostian egiten den Osasun Digitalaren Nazioarteko Biltzarreko zuzendaria, 2014az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Azken urteotan kudeaketa, kalitate eta berrikuntzako hainbat aintzatespen lortu dituzten proiektuetan liderra izan da. Signo Fundazioko lehendakariordea, ASDko (Osasun Digitalaren Elkartea) zuzendaritza-batzordeko kidea eta Euskal Herriko SEDISAko (Osasunaren Zuzendarien Espainiako Elkartea) zuzendaritza-batzordeko kidea da.

Helburuak eta jarraibideak

Hauek dira lan ildo nagusiak eta atxikita dituzten helburuak:

1 P1 programa: Osasun politikak ebaluatu.

Gaixotasun kronikoen karga epidemiologiko eta ekonomikoaren neurketaren, haietarako faktore erabakigarrien eta horiek osasun politiken bidez eraldatzeak duen eraginaren ebaluazioari uztartutako jite epidemiologikoko ildo bat da.

  • SP1 Gaixotasun kronikoek oro har biztanlerian eragindako mendekotasunaren prebalentzia eredu matematikoen bitartez neurtu: iktusa, hartutako kalte zerebrala eta Alzheimer gaixotasuna.
  • SP2 Gaixotasun kronikoei atxikitako desgaitasunen kostua ebaluatu: iktusa, hartutako kalte zerebrala eta Alzheimer gaixotasuna.
  • SP3 Biztanleriari gaixotasun kronikoek dakarzkioten guztizko zama ekonomikoa: iktusa, hartutako kalte zerebrala eta Alzheimer gaixotasuna.
  • SP4 Euskal Autonomia Erkidegoan, bularreko zein kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa programek osasunean eta ekonomian duten eragina ebaluatu.
  • SP5 Adineko mendekoen zainketa lanak zaintzaileen osasunaren baitan duen eragina ebaluatu.
  • SP6 Espainiako biztanleen artean gatz eta azukredun edarien kontsumoa gutxitzeko osasun politikek osasunean eta kostuetan duten eragina ebaluatu.
  • SP7 Osteoporosiaren tratamenduek aldaken hausturan duten eragina.

2 P2 programa: Gaixotasun kronikoetarako antolamendu eredu integratuak ebaluatu.

Gure taldean, azpiprogramen forma hartzen du, hala patologia anitzeko eta lokomozio aparatuaren patologiadun pazienteei nola minbiziari zuzenduak.

  • SP1 CAREWELL: Multi-level integration for patients with complex needs europar proiektua.
  • SP2 Osakidetzan patologia anitzeko pazienteen arretarako eredu integratuaren aplikazioa ebaluatu.
  • SP3 Gertaera diskretuen simulazio baten bitartez, lokomozio-aparatuaren patologiarako asistentzia eredu integratu bat ebaluatu.
  • SP4 Prostata, kolon eta ondeste, bular eta birikako minbiziak jotako pazienteen arretaren biziraupen eta kostu azterketak.
  • SP5 Debagoiena, Debabarrena eta Goierri-Urola Garaia ESIetako bihotz-gutxiegitasunerako asistentzia eredu integratu sozio-sanitarioa ebaluatu

3 P3 programa: Teknologia sanitarioak ebaluatu.

Ebaluazio ekonomikoaren metodologia bihurria da, gaixotasunaren historia naturalaren errepresentazioko eredu matematikoen erabilera eskatzen duelako. Taldean, interbentzioak ebaluatzeko programa bat dago, eta askotariko tratamenduei eta diagnostiko probei aplikatu zaie.

  • P1 Tronbolisiaren tratamenduaren erabilera iktusean.
  • SP2 C hepatitisaren tratamendu farmakologikoa ekintza zuzeneko antibiriko berrien bitartez
  • Diagnostiko probak, adibidez, test genomikoak, bular minbiziaren metastasi arriskua iragartzeko (Oncotype)
  • SP4 Obesitate morbidoa duten pazienteen kirurgia bariatrikoaren erabilera ekonomiaren aldetik zein bizi kalitatez ebaluatu
  • SP5 Nafarroan, C hepatitisaren tratamenduak biztanlerian duen eragina

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Arantzazu Arrospide Elgarresta OSI Debagoiena arantzazu.arrospideelgarresta@osakidetza.eus
Iñigo Etxebarria Foronda OSI Debagoiena inigo.etxebarriaforonda@osakidetza.eus
Oliver Ibarrondo Olagüenaga OSI Debagoiena oliver.ibarrondoolaguenaga@osakidetza.eus
María Luz Jáuregui García OSI Tolosaldea marialuz.jaureguigarcia@osakidetza.eus
Myriam Soto Ruiz De Gordoa OSI Debagoiena myriamsotoruizdegordoa@osakidetza.eus
Uxue Zubiaguirre Iturbe OSI Debagoiena uxue.zubiaguirreiturbe@bio-gipuzkoa.eus

Ekoizpen Zientifikoa

CITA GO-ON: MODELO DE INTERVENCION MULTIMODAL DE PREVENCION DE DEMENCIA CENTRADO EN LA PERSONA, DIGITAL, INTERGENERACIONAL Y RENTABLE PARA GUIAR LAS POLITICAS ESTRATEGICAS QUE ENFRENTAN LOS DESAFIOS DEMOGRAFICOS DEL ENVEJECIMIENTO PROGRESIVO
Código: PLEC2021-008171
Investigador Principal (IP): JAVIER MAR MEDINA; MAIDER MATEO ABAD
Entidad Financiadora: MINISTERIO DE CIENCIA E INNOVACION
Fecha de Inicio: 2021-07-01
Fecha de finalización: 2025-09-30
Importe Concedido: 57.817,00 €
CARGA SOCIAL FORMAL Y SANITARIA DE LOS SINTOMAS NEUROPSIQUIATRICOS RELACIONADOS CON LA DEMENCIA: ESTUDIO DE REAL-WORLD DATA
Código: PI21/01405
Investigador Principal (IP): JAVIER MAR MEDINA; MARIA LUISA MERINO HERNANDEZ
Entidad Financiadora: ISCIII INSTITUTO DE SALUD CARLOS III
Fecha de Inicio: 2022-01-01
Fecha de finalización: 2024-12-31
Importe Concedido: 26.620,00 €