Gaixotasun Kroniko eta Transmitigarrien Epidemiologia

Taldeko liderra: Pilar Amiano Etxezarreta

Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun eta menpekotasunak Ordezkaritza
Gipuzkoako Osasun Saila Zuzendariordetza
epicss-san@euskadi.eus
Pilar Amiano Etxezarreta doktorea Farmazian lizentziatua da Santiago de Compostelako Unibertsitatean, Osasun Publikoa eta Ingurumena masterra egin zuen Bruselako Unibertsitate Librean. 2019tik Biodonostia OIIko Gaixotasun Kroniko eta Transmitigarrien Epidemiologia ikerketa-taldearen arduraduna da, eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzako kidea. Nutrizio Epidemiologian eta Minbizi Epidemiologian espezializatua dago. Europako EPIC. European Prospective Investigation into Cancer proiektuko eta MCC-Spain, Multicaso-control ikerketako Gipuzkoako ikertzaile nagusia da. INMA – Haurrak eta Ingurumena proiektuko ikerketa taldeko kidea da. 300 argitalpen baino gehiago ditu inpaktu handiko aldizkarietan.
Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzako Epidemiologia Unitateko kide da, non erkidegoko agerraldien kudeaketan eta kasuen kudeaketarako emaitzen interpretazioan laguntzen duen.

 EPIC-Gipuzkoa azterlaneko parte-hartzaileei jakinarazpena – CORDELIA Proiektua

Helburu estrategikoak

  • Gaixotasun kronikoak kontrolatzeko eragin zuzena edukiko duten ezaguera zientifikoak sortzea, gaixotasun kronikoak baitira osasun-galeraren eta Osasun Zerbitzuak erabiltzeko arrazoi nagusiak. Halaber, gaixotasun transmitigarriei buruzko ezaguerak sortu nahi dira, Osasun Administraziotik egiten diren jardueren euskarri izateko.
  • Bikaintasuneko elkarlaneko ikerketa sustatzea talde desberdinen artean, baita ikerlarien artean ere, jardueren nazioartekotzea bultzatzea eta ikerlarien gaitasun zientifikoak hobetzeko estrategiak garatzea.
  • Egindako esku-hartzeen eraginkortasuna ebaluatzea, Osasun Publikoaren zerbitzuen ikuspegitik.
  • Ezaguerak EOSra helarazten laguntzea, osasun-politikak diseinatzeko eta ezartzeko.

Helburu espezifikoak

Epidemiologia-ildoa eta gaixotasun transmitigarrien zaintza:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) seroprebalentziari buruzko inkesta.
  • Gripearen aurkako txertoaren (cycEVA) eraginkortasuna aztertzea.
  • Tuberkulosia eta gizarte-desberdintasunak Gipuzkoan 2003-2009 aldian.
  • EAEn noizbehinkako Creutzfeldt-Jakob kasuen eragin altua aztertzea.

Epidemiologia-ildoa eta gaixotasun kronikoen kontrola:

  • Osasun-esparruan eta udal-mailan bateratuta garatzeko estrategia, adineko pertsona ahulen artean ariketa fisikoa sustatzeko. Tipi-tapa.
  • BGBK-k eta ASMAk Gipuzkoan duten banaketaren azterketa.
  • Escape (European Study of Cohorts for Air Pollution Effects).
  • Ekitatearen, aldakortasunaren eta emaitzen ebaluazioa zentroen eta autonomia-erkidegoen artean Espainian.
  • Eskualdekako minbizi-profilak lantzea.
  • Gizarte- eta ekonomia-desberdintasunak minbizi-arriskuan.
  • EAEn bularreko minbizia goiz detektatzeko programak osasunera ekarritako onura eta programaren kostua ebaluatzea biztanleen artean.
  • MCC-SPAIN Biztanleriaren kontrola egiteko kasu askoko azterketa; Espainian eragin handia duten tumoreak barne hartzen dira.
  • Kutsatzaileak eta minbizia: esposizio-biomarkagailuak, suszeptibilitate genetikoa eta kalte goiztiarraren markagailuak.
  • Gaixotasun kardiobaskularren epidemiologia. EPIC-Heart eta EPIC-CVD proiektuekin lotutakoak. Alkohol-kontsumoaren, aragi/proteinen kontsumoaren eta arrain/omega-3 kontsumoaren erlazioaren azterketa, EPICen Espainiako kohortean
  • EAEn bizi diren 64 urtetik gorako pertsonen istripuen zaintza, zaintza-sare baten bitartez.
  • Zahartzea eta gaixotasun neuroendekapenezkoak.

Adineko pertsonen sare sozialak: identifikazioa, karakterizazioa eta osasunarekin erlazionatutako bizi-ohiturekiko erlazioa.

Nutrizio-epidemiologiaren ildoa:

  • Alkoholaren kontsumoa eta suszeptibilitate genetikoa: Kasua-kontrola azterketa.
  • EPic-soft-en garapena: dieta ebaluatzeko metodologia.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Epidemiologia eta gaixotasun infekzioso eta transmitigarrien zaintza:
    • Gripea.
    • Etiologia birikoko gaixotasun inmunoprebenigarriak (elgorria, errubeola eta parotiditisa) edo etiologia bakterianoa dutenak (kukutxeztula, gaixotasun neumokozikoa edo meningokozikoa).
    • Agerraldi epidemikoak.
    • Tuberkulosia.
  • Epidemiologia eta gaixotasun kronikoen kontrola:
    • Minbiziaren ingurumen-determinatzaileak eta determinatzaile genetikoak, kardiobaskularrak eta diabetesa.
    • Gizarte-eragin handiko hainbat asaldura kroniko.
    • Elikadura-jokabideak eta osasunaren gaineko eragina.
    • Epidemiologia eta istripuzko lesioen prebentzioa.
    • Arreta-kalitatearen eta bizi-kalitatearen ebaluazioa.
    • Desberdintasunak osasunean gizarte-mailaren, generoaren desberdintasun geografikoen eta inguruko desberdintasunen arabera.
    • Gaixotasun neuroendekapenezkoen epidemiologia. Parkinson gaixotasuna eta Alzheimer gaixotasuna eta hainbat nahasmendu kognitibo.
    • Genetika-ingurumena elkarreragina gaixotasun kronikoetan.
  • Nutrizio-epidemiologia:
    • Dieta eta gaixotasun kronikoak: minbizia, kardiobaskularrak edo diabetesa.
    • Ikerketa dieta ebaluatzeko metodologian: tresna berriak.
    • Dietaren ebaluazioa kasua-kontrola azterketa epidemiologikoetan eta kohorteetan

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Eunate Abilleira Cillero Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza
Adrián Aguinagalde Llorente Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza ah-llorente@euskadi.eus
Amaia Aizpurua Atxega Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza a-aizpuruaatxega@euskadi.eus
Ane Dorronsoro Erauskin Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza a-dorronsoroerauskin@euskadi.eus
Leire Gil Majuelo Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza l-gil@euskadi.eus
Liher Imaz Goienetxea Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza l-imazgoienetxea@euskadi.eus
Ana María Jiménez Zabala Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza am-jimenez@euskadi.eus
Arantza López de Munain Marqués Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza
Olatz Mokoroa Carollo Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza o-mokoroa@euskadi.eus
Rosa María Sancho Martínez Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza r-sanchomartinez@euskadi.eus
Cristina Sarasqueta Eizaguirre Donostialadea ESI cristina.sarasquetaeizaguirre@osakidetza.eus

 

Ekoizpen Zientifikoa