E-osasuna

Taldeko liderra: Iván Macía Oliver Dk.

Vicomtech Email imacia@vicomtech.org

Taldeko ko-liderra: Nekane Larburu Rubio Dk.

Vicomtech Email nlarburu@vicomtech.org
Iván Macía Oliver doktorea Biodonostia OIIko Bioingerianitzaren Arloko E-osasuna ikerketa-taldearen arduraduna da 2012tik. Macía doktorea Vicomtech Fundazioko Osasun Digitala eta Teknologia Biomedikoak Sailaren zuzendaria da 2014tik, ikerketa aplikaturako talde honek arlo biomedikorako soluzio teknologiak garatzen eta industriara transferitzen ditu adimen artifizialean, irudi-analisian eta elkarreraginean oinarrituta. Vicomtech Fundazioko kidea da 2003tik, bertan, hasiera batean, irudi medikoaren analisian espezializatu zen eta doktoregoa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egin zuen 2012an, irudi baskularraren analisiaren arloan. 36 argitalpen indexaturen baino gehiagoren egilea da, bai eta finantzatutako hainbat ikerketa-proiekturen eta industria-kontraturen arduraduna ere, eta Europako DESIREE – Decision Support and Information Management System for Breast Cancer proiektuaren koordinatzaile nagusia da. Lankidetzan dihardu UPV/EHUko Inteligentzia Konputazionala (GIC) taldearekin. Nekane Larburu Rubio doktorea Telekomunikazioetako ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Urtebetean Central Michigan Universityn (USA, 2009-2010) ikasi zuen, eta karrera amaierako proiektua IMEC Ikerketa Zentroan (Holanda, 2010-2011) amaitu zuen. Gero Twenteko Unibertsitatean (Holanda, 2012-2016) egin zuen doktoregoa. Larburu doktorea 2016tik Vicomtecheko senior ikertzailea da Aplikazio Biomedikoen Sailean, eta eHealth lerroaren liderra da. H2020 DESIREE proiektuko koordinatzaile teknikoa izan da, eta Europako, estatuko eta bertako hainbat proiektutan parte hartzen du. Orain arte 38 lan zientifiko argitaratu ditu eta bi doktorego-tesi zuzendu ditu.

Helburu estrategikoak

  • Informatika-sistema aurreratuak garatzea. Informazioaren kudeaketa, transmisio eta bistaratze eraginkorra, datu-meatzaritza, ingeniaritza semantikoa eta adimen artifiziala oinarrian hartuta diseinatuko dira eta osasun-sistemaren eraginkortasuna eta pazientearen arretaren kalitatea hobetzeko balioko dute, ospitalearen barruan zein etxean, eta osasun-kateko esparru orotan (kudeaketa, prebentzioa, diagnostikoa, terapia, jarraipena eta errehabilitazioa).
  • Espezialitate edo patologia jakin batera orientatutako sistema informatikoak garatzea. Horrela, alde batetik, diagnostikoak hobetu nahi dira, irudi erradiologikoen bitartez, edo beste mota bateko informazio demografikoaren edo klinikoaren bitartez; eta, bestetik, operazioak ahalik eta zehaztasun eta segurtasun handienarekin egin nahi dira, 2D/3D irudi-analisiko teknikak, egitura anatomikoen modelizazioa, adimen artifiziala, bistaratzea, nabigazio birtuala, irudi bidez gidatutako kirurgia eta kirurgia robotikoa baliatuta.
  • Datu biologikoak eta omikoak aztertzeko eta bistaratzeko sistema informatikoak garatzea, ikerketa biomedikoa bizkortzeko eta diagnostiko-proba aurreratuak egiteko.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • • Ordenagailuz Lagundutako Diagnostikoa:
    • Irudi-analisia.
    • Datu omikoen analisia.
    • Bistaratzea.
    • Adimen artifiziala.
    • Ingeniaritza semantikoa.
  • Ordenagailuz Lagundutako Operazioa eta Jarraipena:
    • Operazio aurreko plangintza.
    • Operazio barneko nabigazioa, irudi bidez gidatutako kirurgia eta kirurgia robotikoa.
    • Tratamendu ondoko jarraipena eta errehabilitazioa.
  • Informazio-sistemak Osasunean:
    • Sistema banatuak.
    • Informazio-sistemak Ospitalean: Telemedikuntza, Etxeko Laguntza eta Bizitza Independentea.

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Roberto Álvarez Sánchez Vicomtech ralvarez@vicomtech.org
Andoni Beristain Iraola Vicomtech
Álvaro Bertelsen Simonetti Vicomtech abertelsen@vicomtech.org
Eduardo Carrasco Alonso Vicomtech ecarrasco@vicomtech.org
Camilo Andrés Cortés Acosta Vicomtech ccortes@vicomtech.org
Mariano De Blas Bravo Donostialdea ESI mariano.deblasbravo@osakidetza.eus
Jose Maria Egaña Barrenechea Donostialdea ESI josemaria.eganabarreneche@osakidetza.eus
Gorka Epelde Unanue Vicomtech gepelde@vicomtech.org
Ainhoa García Familiar Donostialdea ESI ainhoa.garciafamiliar@osakidetza.eus
Alba Garin Muga Vicomtech agarin@vicomtech.org
Hans Jurgen Grande Telleria Cidetec hgrande@cidetec.es
Karen López-Linares Román Vicomtech klopez@vicomtech.org
Naiara Muro Amuchastegui Vicomtech nmuro@vicomtech.org
Aurora Mª Sucre Rodríguez Vicomtech amsucre@vicomtech.org

Ekoizpen Zientifikoa

Proiektuak

Eraikitzen ari den orrialdea.
Proiektuak eta Patenteak erakusteko lanean ari gara.
Barkatu eragozpenak.