Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian

Taldeko liderra: Amaia Cipitria Dk.

Biodonostia OII. Ikerbasque Research Associate. amaia.cipitria@biodonostia.org
Amaia Cipitria doktorea bioingeniaritzan eta materialen zientzian prestatu da. Materialen Zientzia eta Metalurgia doktoregoa eskuratu zuen Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) 2008an. Doktorego ondoko ikertzailea izan zen Queenslandeko Unibertsitate Teknologikoan (Australia) eta Berlingo Charité Unibertsitate Ospitalean (Alemania). 2011n “Physical Cues and Regeneration” taldeko senior ikertzailea bihurtu zen Charitén, eta biomaterialen propietate fisikoek zelulen erantzunean eta hezurren in vivo birsorkuntzan duten eragina ikertu zuen, materialen karakterizazio-teknika aurreratuak erabiliz. Alemaniako Ikerketa Fundazioko (DFG) Emmy Noether programaren bidez 2017an Koloideen eta Interfazeen Max Planck Institutura (MPI-CI) joan zen Charitérekin eta Würzburgeko Unibertsitate Ospitalearekin (Alemania) harreman estua zuen “Extracellular Matrix in Disease and Regeneration” ikerketa talde independentearen taldeburu moduan. 2021ean Espainiara itzuli zen Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Ikerbasque ikertzaile elkartu gisa, Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian gaia lantzeko ikerketa talde berri bat sortzeko. MPI-CIko genero-berdintasunaren arduradun ohia izanik, zientziaren arloan emakumea sustatzearekin konpromisoa hartuta dago. “Biomaterials Advances” (aurretik “Materials Science and Engineering C: Materials for Biological Applications”) aldizkari zientifikoko editore elkartua ere bada.

“Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian” diziplina anitzeko taldea inspirazio klinikoko oinarrizko ikerketa traslazionalaz, bioingeniaritzaren eta biomedikuntzaren arteko elkarguneaz, interesatzen da. Gure helburua da ulertzea zelulaz kanpoko berezko matrizearen eta biomaterial sintetiko berrien propietate biofisikoek eta biokimikoek nola gidatzen duten zelulen erantzuna ehunen birsorkuntzan, minbiziaren latentzian eta hezurretako metastasian. Ikertzen ditugu ehunen birsorkuntza hezur-akats handien birsorkuntzaren testuinguruan eta minbiziarekin lotutako ehunen malformazioa, bularreko minbiziaren latentziaren eta hezurretako metastasiaren testuinguruan, bai eta mieloma anizkoitzaren hezurretako gaixotasuna ere. Gure ikuspuntu esperimentalak materialen zientziako eta ingeniaritza-sistemetako metodo aurreratuak erabiltzen ditu, hala nola, aldamiajeak, hidrogelak edo sistema mikrofluidikoak, in vivo ereduetan inspiratzen direnak, denboran zeharreko in vivo irudien bidez eta ex vivo eskala anitzeko analisi korrelatiboen bitartez ikertuak, bai eta minbizi-zelulak dituzten giza biopsiak ere.

Helburu estrategikoak

Inspirazio klinikoko oinarrizko ikerketa traslazionala, bioingeniaritzaren eta biomedikuntzaren arteko elkargunea interesatzen zaigu. Gure taldearen jarduerak bi ikerketa-arlo nagusitan biltzen dira, eta ikuspuntua bioingeniaritzaren, bioteknologiaren eta/edo biomaterialen ikuspegitik sortzen da.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Bioingeniaritza eta minbiziaren ikerketa.

Mekanismo biofisikoek minbiziaren latentziaren eta hezurretako metastasiaren kontrolean duten eragina ikertzen dugu, arreta berezia jarrita bularreko minbizian eta mieloma anizkoitzean. Gure ikuspuntu esperimentalak ingeniaritza-sistemak erabiltzen ditu, esate baterako hidrogelak edo sistema mikrofluidikoak, in vivo ereduetan inspiratzen direnak, denboran zeharreko in vivo irudien bidez eta ex vivo eskala anitzeko analisi korrelatiboen bitartez ikertuak. Joko ebolutiboen teorian oinarritutako eredu matematikoak garatzen ari gara barreiatutako minbizi-zelulen eta horien mikroingurunearen arteko elkarreraginari buruzko ezagutza berriak lortzeko, zehazki hezur-organoan. Ikuspegi traslazionaletik, onkologoekin lankidetza estuan dihardugu, eta, horri esker, gure lana mieloma anizkoitza duten pazienteen hezurretako giza biopsietara heda dezakegu gaixotasunaren etapa ezberdinetan, bai eta giza pankreako tumore-ehunera ere.

  • Biomaterialak eta medikuntza birsortzailea.

Biomaterialen propietate fisikoek, hala nola zurruntasunak eta geometriak, edo 3Dn inprimatutako andamiajeen edo hidrogelen degradazio-propietateek, zelulen erantzunean eta ehunen in vivo birsorkuntzan duten eragina ikertzen dugu, animalia txiki eta handien ereduak erabiliz. Ehun biologikoen eskala anitzeko karakterizazioa egiten dugu, arreta berezia eskainiz biomateriala-ehuna interfazeari. Ikuspegi traslazionaletik, Europako H2020ko HEALIKICK proiektuan parte hartzen ari gara, eta horren baitan estrategia modular bat garatuko dugu tamaina kritikoko hezur-hausturak osatzeko, helburua izanik ikertzen ari den sendagaiaren espediente bat sortzea, saiakuntza klinikoaren eskaera egitea eta gizakietan lehenengo saiakuntza abian jartzea.

Taldekideak

Izen-abizenak Zentra Emaila
Jone Berasain Garmendia Biodonostia OII jone.berasaingarmendia@biodonostia.org
Laura Christine Fallert Biodonostia OII laura.fallert@biodonostia.org
Unai Heras Manterola Biodonostia OII unai.herasmanterola@biodonostia.org
Leire Iturriaga Oñarte-Echevarria Biodonostia OII leire.iturriagaonarte-echevarria@biodonostia.org
Oihane Mitxelena Iribarren Biodonostia OII oihane.mitxelenairibarren@biodonostia.org
Naike Salvador Moreno Biodonostia OII naike.salvadormoreno@biodonostia.org

 

Ekoizpen Zientifikoa

HIDROGELES AVANZADOS PARA LA ADMINISTRACION DE TERAPIAS CAR-T EN TUMORES SOLIDOS (CARTGEL)
Código: 2022333036
Investigador Principal (IP): AMAIA CIPITRIA SAGARDIA
Entidad Financiadora: DEPARTAMENTO DE SALUD
Fecha de Inicio: 2022-01-01
Fecha de finalización: 2022-12-31
Importe Concedido: 128.199,26 €
BIOMATERIALETAN ETA GAILU AURRERATUETAN OINARRITUTAKO MINBIZI-EREDUAK GARATZEA, MEDIKUNTZA PERTSONALIZATURAKO SENDAGAI ETA TERAPIA ZELULAR BERRIAK IKERTZEKO PLATAFORMA GISA – DESARROLLO DE MODELOS DE CÁNCER BASADOS EN BIOMATERIALES Y DISPOSITIVOS AVANZADOS COMO PLATAFORMAS PARA INVESTIGAR NUEVOS MEDICAMENTOS Y TERAPIAS CELULARES PARA MEDICINA PERSONALIZADA
Código: 2022-CIEN-000031-01
Investigador Principal (IP): AMAIA CIPITRIA SAGARDIA
Entidad Financiadora: DIPUTACION FORAL GIPUZKOA
Fecha de Inicio: 2022-05-05
Fecha de finalización: 2023-09-30
Importe Concedido: 69.679,00 €
CELULAS CANCEROSAS DISEMINADAS Y LATENTES COMO DIANA PARA PREVENIR LA RECAIDA METASTASICA: MODELOS DE BIOINGENIERIA 3D BASADOS EN BIOMATERIALES PARA NUEVAS TERAPIAS
Código: AECC22/1201
Investigador Principal (IP): AMAIA CIPITRIA SAGARDIA
Entidad Financiadora: ASOCIACION ESPAÑOLA CONTRA EL CANCER
Fecha de Inicio: 2022-12-01
Fecha de finalización: 2025-11-30
Importe Concedido: 299.525,00 €
BIOMATERIALES BIOINSPIRADOS PARA MODELAR LA INTERACCION CELULA-MATRIZ EXTRACELULAR EN LA LATENCIA DEL CANCER DE MAMA Y LA METASTASIS OSEA
Código: PID2021-123013OB-I00
Investigador Principal (IP): AMAIA CIPITRIA SAGARDIA
Entidad Financiadora: MINISTERIO DE CIENCIA E INNOVACION
Fecha de Inicio: 2022-09-01
Fecha de finalización: 2025-08-31
Importe Concedido: 157.300,00 €