Biodonostia OIIko Neurozientzien Arloko arduradun Adolfo López de Munainek, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzua zuzentzen duenak, 2021eko SEN – Gaixotasun Neurologikoak – Saria jaso du, neurozientzien arloan egindako ibilbide profesional apartari eta neurogenetikan, elkarlaneko ikerketan eta neurologia translazionalean izan duen lidergoa aitortzen dituena.

Espainiako Neurologia Elkarteak urtero ematen ditu SEN Sariak, Espainiako Neurologia Elkartearen eta Espainiako neurologoen aintzatespena adierazten dutenak, gaixotasun neurologikoen aurrerapen zientifikoan edo gizarte-sustapenean ekarpen irmoa egin duten pertsona eta erakundeei. Sari horiek Zuzendaritza Batzordeak ematen ditu, SENeko ikasketa-taldeek eta SENeko kideek proposatuta.

Saria Espainiako Neurologia Elkartearen (SEN) 2022ko Ekitaldi Instituzionalean banatu zen, ekainaren 8an, Bartzelonako Hospital de la Santa Creu i Sant Pau-eko esparru modernistan. Ekitaldi horretan, Akreditazioak eman zitzaizkien Elkarteko Ohorezko Kide berriei, eta beste aipamen eta sari batzuk ere eman ziren.

Adolfo López de Munain doktoreak ibilbide luzea egin du, bere jarduera profesionaleko lehen urteetatik, bere asistentzia-jarduera eta ikerketa-jarduera bizia uztartuta, eta hori izan da aurtengo SEN Saria emateko arrazoietako bat.

López de Munain, Biodonostia OIIarekin lotura du erakunde horren hasieratik, Donostia Ospitalean Medikuntza Traslazionaleko laborategi bat sortu zuen lehen klinikoa izan zen, eta, gaur egun, Ciberned Gaixotasun Neurodegeneratiboei buruzko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko zuzendari zientifikoa ere bada.

Bestalde, Gaixotasun Desmielinizatzaileen Ikerketa Taldeak eta SENeko bazkideek proposatuta, ekitaldian Javier Olascoaga Urtaza doktorea aintzatetsi zuten, esklerosi anizkoitzaren eta bere ibilbide profesionalean zehar izandako bestelako gaixotasunen arloan egindako ekarpen zientifikoengatik. Olascoaga doktorea Biodonostia OIIko Esklerosi Anizkoitzaren Taldearen arduraduna izan zen 2017an erretiroa hartu zuen arte.

Zorionak!!