Zahartze osasuntsua garrantzi handiko erronka sozioekonomikoa da gizarte aurreratuetan, biztanleria zahartua etengabe ari baita gora egiten, eta horrek desoreka esanguratsuak eragiten ditu arreta sanitarioan eta estaldura sanitarioaren sistema unibertsalaren iraunkortasunean. Horrela, Eustatek, “Gipuzkoako biztanleria-proiekzioa 1995-2020” dokumentuan, erabat desorekatutako populazio-zentsu globala aurreikusten du, izan ere, askoz ere txikiagoa izango da piramidearen oinarrian eta hazkunde nabarmena izango du adinekoen taldean (>65), populazio osoaren % 24a izango baita 2020an.

Errealitate horretaz jabetuta proposatu zuen Biodonostia OIIk 2013an zahartzearekin lotutako I+G+b estrategia bat lantzea, IKAGURE-BD izena eman zion, eta osasunaren esparruan diharduten eragile ezberdinek parte har dezaten saiatu da. Horretarako, eta Zuzendaritza Zientifikotik, inguruan zahartzearen arloan ikertzen ari diren eragileen arteko eztabaida suspertu zuen eta OIIko taldeen arteko elkarreragina bultzatu zuen; izan ere, ia guztiak ukitzen ditu, horizontalean, zahartzearen ikerketak.

Horretan oinarrituta, lehentasuna eman zitzaion institutuaren aldez aurreko esperientzia (know-how), finantzazio lehiakorra edo deialdi ezberdinetan lortzeari buruzko arrazoizko estimazioa zuten azterlanak egiteari, eta kasu-multzoen eta kontrolen aldez aurreko azterlanak baliatzeko filosofia ezarri zen, baliabideak izendatzean ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko.

HELBURUAK

Orokorrean, Estrategiak honako helburu nagusia lortu nahi du:

Ikerketa-lerroek sortutako ezagutza bateratzea eta integratzea, zahartzeko prozesuaren ezaugarriei eta zehaztapenei buruzko ebidentziak efizientziaz lortzeko diziplina anitzeko ikuspegi batetik.

Helburu orokor hori lortzeko, Estrategia elkarri estu lotuta dauden hainbat gai-arlotan banatuta dago, eta honakoak dira horien ildo nagusiak:

      1. Zahartzea eragiten duten determinante biologikoak ezaugarritzea eta bere substratu fisiopatologiko komuna identifikatzean aurrera egitea.
        1. Zelula-amak.
        2. Seneszentzia.
        3. Autofagia.
      2. Zahartze osasungarriaren eta zahartze goiztiarra eragiten duten faktore biologikoak eta ingurumenekoak identifikatzea (gizakiaren zahartze-ereduak).
        1. Laurogeita hamar urtetik eta ehun urtetik gorako pertsonak.
        2. Distrofia Miotonikoa.
        3. HIESA.
      3. Zahartze aktiboaren eta osasungarriaren determinanteak eta hauskortasunaren azterketa.
        1. Hauskortasuna.
        2. Zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea.
      4. Zahartzearen zama epidemiologikoa, soziala eta ekonomikoa.
        1. Adinekoen arreta sanitarioaren eta soziosanitarioaren ereduen ebaluazioa.
        2. Zahartzearekin erlazionatutako gaixotasunen zama epidemiologikoa eta ekonomikoa.

Informazio gehigarria: Memoria IKAGURE 2017.

Harremanetan jartzeko:
Ander Matheu dk.: ander.matheu@biodonostia.org
Itziar Vergara dk.: mariaiciar.vergaramitxeltorena@osakidetza.eus