Pertsonalizatutako Doitasunezko Medikuntzaren (PDM) definizioa honakoa izan daiteke: tratamendu prebentibo, diagnostiko edo terapeutikoa identifikatzea eta aplikatzea paziente bakoitzaren ezaugarri berezietara egokituta, horretarako doitasunezko medikuntza erabiliz. Aipa daiteke, horrek ez duela hitzez hitz esan nahi paziente bakoitzarentzat medikuntza-erreminta bat sortu behar denik, baizik eta pazienteak azpitaldetan sailka daitezkeela pronostiko hobea egin ahal izateko edo bere gaixotasunarentzat tratamendu egokiagoa eman ahal izateko.

PDM berrikuntza handia da diagnostiko eta tratamendu estrategia eraginkorragoen bitartez osasun-laguntza emateko moduan, osasun-sistemen jasangarritasuna bermatzea ahalbidetzen duten irtenbideak lortze aldera. Alde horretatik, azken urteotan hainbat herrialde PDMren arloko estrategiak eta ekimenak ezartzen ari dira nazio mailan. Europari dagokionez, talde batzuk kalitate estandarrak eta politikak bateratzeko eta jardunbide egokiak orokortzeko ari dira lanean, etikari eta informazio partekatura sarbide segurua izateari dagokienez.

Espainian orain arte ez da PDMri buruzko zeharkako estrategiarik garatu, baina asko dira Estatuan eta autonomia-erkidegoetan ezartzeari buruzko alderdiak garatzen dituzten estrategiak eta ekimenak. Adibide bat RIS3 Euskadi – Euskadiko Espezializazio Adimentsuko Estrategia da, doitasunezko medikuntza lehentasunezko arlotzat duena.

Aurretik deskribatutako esparru orokorrean, Biodonostia OIIk egiten dituen jarduerak 2020ko Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategiarekin eta RIS3rekin lerrokaturik daude, eta 2016-2020 aldirako I+G+b Plan Estrategikoan eta 2019-2020 aldirako Minbiziaren Ikerketarako Plan Estrategiko berrian daude jasota, bai eta bietan zehazten diren ardatz estrategiko zehatzetan ere. 2019-2020 aldirako Minbiziaren Ikerketarako Plan Estrategiko berriak eta plana osatzen duten ardatz estrategikoek minbiziaren ikerketan FINKAPENA eta HAZKUNDEA sustatu nahi dituzte.

Alde horretatik, Biodonostia OIIk zeharkako estrategiak garatzen ditu ikerketa-jarduerak, garapena eta berrikuntza gauzatu ahal izateko ZTBESko eragileen eta enpresen laguntzaz, Pertsonalizatutako Doitasunezko Medikuntzako (PDM) espezializazioan/diferentziazioan oinarritutako zeharkako estrategiarako bidea emanda.

Estatuko nahiz autonomia-erkidegoetako estrategiekin bat etortzeaz gainera, espezializazio-lerro horren bidez arlo arteko zeharkako proiektuen sinergiak eta dinamizazioa sustatu nahi dira Doitasunezko Medikuntzan oinarrituta.

Horrela, Biodonostia OIIn hiru talde finkatu dira estrategia honetako kide moduan:

  • Gaixotasun Hepatikoen Taldea – Bañales doktoreak lideratua
  • Genetika Gastrointestinala Taldea – Garcia Etxebarria doktoreak lideratua
  • Onkologia Molekularra Taldea – Lawrie doktoreak lideratua

Informazio gehigarria: Memoria MPP 2017.

Harremanetan jartzeko:
Jesús María Bañales dk.: jesus.banales@biodonostia.org
Koldo Garcia Etxebarria dk.: koldo.garcia@biodonostia.org
Charles Lawrie dk.: charles.lawrie@biodonostia.org