Biodonostia OIIk egiten dituen jarduerak 2020ko Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategiarekin eta RIS3rekin lerrokaturik daude, eta 2016-2020 aldirako I+G+b Plan Estrategikoan eta bertan zehazten diren ardatz estrategiko zehatzetan daude jasota.

Horrela, Biodonostia OIIk, 2016-2020 aldirako I+G+b Plan Estrategikoaren esparruan eta ZTBESko eragile gisa, zeharkako espezializazio/diferentziazio estrategiak (Zahartzea, Pertsonalizatutako Doitasunezko Medikuntza) eta merkatura eta osasun-emaitzetara bideratuak (Berrikuntza) garatu nahi ditu. Estrategia horiek Institutuaren beraren eta Donostialdea ESIren baliabide guztiak mugiarazten dituzte ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloko jarduerak garatzeko, ZTBESko beste eragile eta enpresa batzuen laguntzaz.

ZAHARTZEA

Zahartze
Zahartze Estrategia IKAGURE-BD akronimoarekin izendatzen da, elkarlanean gauzatzen dute Biodonostia OIIko eta Donostialdea ESIko hainbat ikerketa-taldek, eta osasunaren arloan lan egiten duten inguruko hainbat eragile ere hartzen ditu. +info

PERTSONALIZATUTAKO DOITASUNEZKO MEDIKUNTZA, PDM

Pertsonalizatutako Doitasunezko Medikuntza
Nagusiki hiru dira Pertsonalizatutako Doitasunezko Medikuntza (PDM) zeharkako arloa osatzen duten Biodonostia OIIko ikerketa-taldeak: Gaixotasun Hepatikoak (Bañales dk), Genetika Gastrointestinala (Garcia Etxebarria dk.) eta Onkologia Molekularra (Lawrie dk.). +info

BERRIKUNTZA

Berrikuntzan
Batez ere Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen bitartez, Estrategiak sustatzen du pertsonek ekitea eta berritzea, inguruko beste antolakuntza eta pertsona batzuen ahalmen berritzailea aprobetxatuz eta ideia eta proiektu berritzaileak kudeatuz, gauzatzeko helburuarekin. +info