15/1999 Lege Organikoaren, abenduaren 13koaren, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoaren eta Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuarena, apirilaren 27koa (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”), Pribatutasun Politika hau izaera pertsonaleko datuen tratamenduari dagokionez Asociación Instituto de Investigación de Biogipuzkoa −aurrerantzean Biogipuzkoa− arduradun gisa www.biodonostia.org webgunearen atal bakoitzean jasotako erabiltzaileen (pertsona fisikoen) datuekin lotuta egiten duenari aplikatze zaio.

Ez bazaude Pribatutasun Politika honen adierazpenekin ados, ez ezazu aipatu webgunera jo edo berau erabili. Pribatutasun Politika hau ezin da beste zerbitzu edo hirugarrenekin egindako jardueran aplikatu.

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

  • Izen Soziala: Asociación Instituto de Investigación Sanitaria Biogipuzkoa
  • Egoitza: Begiristain Doktorearen kalea, z./g. 2014 Donostia (Gipuzkoa).
  • Telefonoa:+34 943 00.62.54
  • IFZ: G-75020313.
  • Posta elektronikoa: biogipuzkoa@bio-gipuzkoa.eus
  • Erregistro-datuak: Elkarteen Erregistro Nagusian izena emana, AS/G/15251/2010 zenbakiarekin

Datua Babesteko Ordezkaria Harremanetan jar zaitezke Biogipuzkoaren Datuak Babesteko Ordezkariarekin, honako helbide honetara idatzita: dpo@bio-gipuzkoa.eus

TRATATUTAKO DATU PERTSONALAK

Datuak biltzen diren webgunearen atal bakoitzak galdetegi bat dauka, tratatzeko beharrezko datuak eskatzeko. Halaber, webguneak webgunea bisitatzen dutenen honako datu hauek jasotzen ditu:

  • Hornitzailearen domeinu-izena edota sarera jotzeko IP helbidea.
  • Webgunea bisitatutako eguna eta ordua.
  • Gure webgunera iristeko Interneteko zein helbidetatik egin den.
  • Atal bakoitzak egunean dituen bisitari kopurua.

Jasotako informazioa guztiz anonimoa da, ezin da erabiltzaile jakin bati lotu.

TRATAMENDUAREN HELBURUAK

Zure datu pertsonalak webgunea kudeatu eta administratzeko helburu orokorraren arabera erabiliko dira, eta zehazki helburu hauetarako:

  • Webgunearen erabiltzaileen aldetik webgunera sartu eta berau behar bezala erabiltzeko kudeatzea.
  • Erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, harremanetarako ataletik, iradokizun-postontzitik edota posta elektroniko bidez egindako eskakizunak erantzuteko.
  • Newsletterra: Zure datuak erabil ditzakegu Biogipuzkoak igortzen duen newsletterra bidaltzeko. Igorpen hori aurrez baimenduko du erabiltzaileak berariaz eta bereizita adierazita, eta erabaki hori nahi duenean atzera bota daiteke.
  • Biogipuzkoaren emaile-erregistroa kudeatu eta administratzeko.
  • Biogipuzkoak webgunearen bidez eskuragarri dituen gela eta ekipamenduen erreserba kudeatu eta administratzeko.

Ez dira datu pertsonalak aurrez deskribatutako helbururako ez den beste helbururako erabiliko, legeak hala eskatuta edo epailearen eskakizun batek eskatuta ez bada.

Biogipuzkoak ez ditu erabiltzaile-datuen automatikoki sortutako erabakiekin tratamendurik egingo, ezta erabiltzaileen profilak sortu ere.

Gordetzeko epea: Emandako datu pertsonalak erabiltzaileak baimena eman eta erabakia atzera bota arte gordeko dira, horiek ezabatzeko eskubidearen kaltetan izan gabe; kasu horretan, Biogipuzkoaak datuak blokeatuko ditu, lege-betebeharrak jarraitu bitartean.

Donazio eta emaile-erregistroaren kasuan, baita gela eta espazioak erreserbatzeko kasuan ere, Biogipuzkoaren lege-betebeharrak iraun bitartean gordeko dira.

TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Datuak tratatzeko lege-oinarria aurrez deskribatutako helburuetarako interesdunak emandako baimenean oinarritutako legitimazioa da, eta honako une hauetan eskatuko da:

  • zure datuak tratatu aurretik,
  • Biogipuzkoaren erabiltzaile/emaile gisa erregistratzean,
  • iradokizunak edo erreserbak egin, edo instituzioarekin harremanetan jartzea eskatzerakoan, edo
  • gure newsletterrean altan eman baino lehen.

Jasoko ditugun informazio-eskakizun guztiek behar dute interesdunak bere borondatez beharrezko datuak ematea, harremanetan jarri edo zerbitzuak eskaini ahal izateko. Datu horiek ematea derrigorrezkoa edo beharrezkoa dela adierazteko, izartxo batez adieraziko da (*) dagokion galdetegi edo atalean.

Hala ere, interesdunak datu horiek emateari ezezkoa eman diezaioke edo, eman ondoren, aurrez bere datuak tratatzeko emandako baimena atzera bota dezake. Hala eginez gero, ezingo da erabiltzailearen eskaerari erantzun edo tratatu nahi den zerbitzua eskaini.

Biogipuzkoaren iritziz, datuak jasotzean, interesdunak bermatzen du eta arduradun izango da, datuak egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla, eta deskribatutako helburuetarako tratatuko direla onartu eta baimena ematen du.

LAGAPEN EDO TRASNFERENTZIEN HARTZAILEAK

Orokorki, Biogipuzkoak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei emango, legearen arabera hori egiteko betebeharra ez badago edo erabiltzaileak hori egiteko berariazko baimena eman ez badu.

SARE SOZIALAK

Biogipuzkoak hainbat sare sozial ditu (Facebook, X, Instagram, Linkedin) Biogipuzkoa eta sektorearekin lotutako edukiak zabaltzeko, baita erabiltzaileei harremanetarako bide bat errazteko ere. Biogipuzkoa izango da sare sozialetako bere jarraitzaile eta harremanen datuak tratatzearen arduraduna.

Hala ere, datu pertsonalen tratamendua sare sozialen baitan ematen denez, eta horien hornitzaileek funtzionamendu-arauak inposatzen dituztenez, Biogipuzkoaren betebeharrak jarduteko askatasuna duen alderdi horietara mugatuko dira. Biogipuzkoak ez du, inolaz ere, sare sozialetako datuak jasoko, ezta erabiltzaileen profilak sortu ere, eta ez ditu erabiltzaileen gustu, zaletasun edo sare sozialak erabiltzeko moduari buruzko datu pertsonalak jasoko, erabiltzaile horiek hala eskatzen ez badute.

PERTSONA INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Edonork du Biogipuzkoak bere datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez jakiteko eskubidea. Zehazki, Biogipuzkoari eskakizunak egiteko honako eskubide hauek ditu erabiltzaileak:

  • Datuak jakiteko eskubidea: interesdunak jakin eta lortu dezake tratatu diren datu pertsonalei buruzko informazioa.
  • Zuzentzeko eskubidea: tratatu nahi den informazioaren akatsak zuzentzeko, zehatzak ez diren datuak aldatzeko eta egiatasuna bermatzeko aukera ematen du.
  • Ezabatzeko eskubidea: tratatuko diren datuak ezabatzea eskatzeko aukera ematen du, zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa ez den unean.
  • Aurka egiteko eskubidea: interesdunak bere datuak ez tratatzea eskatzeko eskubidea du, edo horiek tratatzea etetea eskatzeko, zilezko arrazoiak ez badaude edo gerta daitezkeen erreklamazioak egiteko ez bada; kasu horretan, blokeatu egingo ditugu lege-betebeharrak iraun bitartean.
  • Newsletterra ez jasotzeko eskubidea: Interesdunak eska dezake Biogipuzkoaren merkataritza-komunikazioak/newsletterra ez jasotzea. Kasu horretan, jakinarazpen horiek jasotzeko emandako baimena atzera bota dezake, horietan horretarako ezarritako mekanismoen bidez, edo, bestela, biogipuzkoa@bio-gipuzkoa.eus helbidera “Baja” gaia duen mezua bidalita.
  • Tratamendua mugatzea: Hainbat egoeretan, interesdunak eska dezake bere datuak tratatzea mugatzea; kasu horretan erreklamazioetarako baino ez dira gordeko datuak.
  • Datuen eramangarritasuna: interesdunak eska dezake berari dagozkion datuak jasotzea, berak hala emandakoak eta −teknikoki posible denean betiere− beste arduradun bati horiek tratatzeko bidaltzea nahi badu, erabilera komunaren arabera egituratutako eta irakurketa mekanikoko formatuan.
  • Banakako erabaki automatizatuetarako ez erabiltzeko eskubidea (profilen sorrera barne): tratamendu automatizatuan oinarritutako helbururako ez erabiltzeko eskubidea, ondorio esanguratsuak dituen kasuan.

Baimena atzera botatzeko aukera: Halaber, interesdunak edonoiz bota dezake atzera emandako baimena, eta horrek ez dio kalterik eragingo bere datuak ematerako unean emandako baimenean oinarritutako tratamenduari.

Adierazitako eskubideren bat erabili nahi bada, igorri mesedez eskutitz bat zure datuekin, NAN zenbakia barne, honako helbide honetara: Begiristain Doktorearen kalea, z./g., 20014 Donostia (Gipuzkoa); edo bidali mezu elektroniko bat eta adierazi zein eskubide erabili nahi den.

Kontrol Agintaritzan erreklamatzeko aukera: Biogipuzkoak jakinarazten du, halaber, dagokion kontrol-agintaritzan erreklamazioak aurkezteko eskubidea duzula: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (www.agpd.es) edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (avpd.euskadi.eus), datuen tratamenduak indarrean dagoen araudia betetzen ez duela uste bada.