Helburutzat du laguntza teknikoa eta zientifikoa eskaintzea Institutuko ikerlariei, enpresa elkartuei eta kanpoko enpresei. Horrela, zerbitzu eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu arlo hauetan: zelula-hazkuntza, fluoreszentzia-mikroskopia, fluxu-zitometria eta zelula-metabolismoaren analisia (Sea Horse).Adierazitako guztiaz gain, kriopreserbazio-zerbitzua eskaintzen du plataforma honek.

Zelula-hazkuntzarako hiru areto daude: bi areto zelula primario eta egonkorren hazkuntzarako dira eta hirugarrena zelulak birusekin infektatzeko erabiltzen da.

Zelula Hazkuntzaren Plataformaren ardura dira lan hauek: hazkuntza-gailuen (kabinak, inkubagailuak eta abar) funtzionamendu eta mantentze prebentibo egokia, gelen garbiketa orokorraren kontrola, dokumentazio egokia mantentzea eta garbiketa- eta mantentze-protokoloak egitea, batez ere hondakinen kudeaketari, biosegurtasunari, kontrol mikrobiologikoari eta mikoplasma-kontrolari dagokienez.

Gure unitatea Mikroskopia Optiko Aurreratuaren Espainiako Sareko (REMOA) kide da.REMOA

Zerbitzuak

Tarifak

Zerbitzua eskatzeko formularioa