OII Biogipuzkoaren Diagnostiko Molekularraren Plataforma hainbat zentrotatik, ospitale-zentroak zein pribatuak, jatorri genetikoko patologien diagnostiko molekularrak egiteko eskariari erantzuteko sortu zen, orain arte lortutako esperientzia eta Sekuentziazio Masiboko teknika berriak (NGS) oinarrian hartuta.

Jatorri genetikoko patologien barruan, DNAn, geneetan eta/edo kromosometan izaten diren asalduren ondorioz sortzen dira herentziazko gaixotasunak eta ondorengoei kutsa dakizkiekeen patologia gisa definitzen dira. Patologia bakoitzari herentziazko eredu bat dagokio eta eragindako pertsonaren bizitzan patologiaren agerpen klinikoa gerta daiteke edo ez.

OII Biogipuzkoaren Diagnostiko Molekularraren Plataformak hainbat azterketa molekular eskaintzen ditu eta horien artean hauek dira garrantzitsuenak: herentziazko gaixotasun bat dutela iradokitzen duten koadro klinikoen diagnostikoak, eramaileen diagnostikoa baieztatzeak (pazienteen senideak) eta mutazio-eramaileak diren eta/edo familian aurrekariak dituzten bikote eramaileen jaio aurreko azterketak.

OII Biogipuzkoaren Diagnostiko Molekularraren Plataformak aipatutako  diagnostiko zerbitzuak eta bere teknologia guztia ere zure eskura jartzen ditu. Lantalde espezializatu baten arreta pertsonalizatua edukiko duzu gainera, espezialista kliniko bakoitzak beharrezkoa duen aholkularitza genetiko eta banandua jaso dezan.

OII Biogipuzkoaren Diagnostiko Molekularraren Plataformaren azterketa zerbitzuak

Plataformak bere prozesuak kudeatzen ditu UNE-EN ISO 9001:2015 Arauaren jarraibideak betez, eta kalitatea kudeatzeko haren sistema AENORek ziurtatuta dago. Horrek balio erantsia dakar Plataformak egiten duen lanerako; batik bat, haren zerbitzuaren kanpoko eskatzaileei dagokienez. Izan ere, konfiantza ematen du haien eskaerak tratatzeko aplikatzen den kalitate-mailan.

Ikus ziurtagiria

Plataformaren jardunaren beste berrespen bat EMQN ziurtagiria da, diagnostikoen emaitzak lortzean bere kalitate-maila egiaztatzen dueña, Europa mailan.

Ikus EMQN ziurtagiria

Zerbitzuak

Tarifak

ESKAERA-FORMULARIOA