Ikerketa Klinikoaren Unitatearen (IKU) bitartez, ospitalean ikerketa klinikoaren euskarri izango den azpiegitura bat ezarri nahi da, funtsean. Herritar guztien osasuna eta ongizatea sustatzea bilatzen delarik, pazientearengana zuzendutako ikerketa klinikoa kudeatu behar da, baita interes komertzialik ez duten proiektuak sendotu eta sustatzaile pribatuen azterketa klinikoak bultzatu ere. Betiere, aipatutako bi alorretan bikaintasuna lortzea da azken helburua.

Ikus Euskal Osasun Sistema Publikoan azterketa klinikoak egiteko fluxu-diagrama.

IIS Biogipuzkoako Ikerketa Klinikoaren Unitatea Carlos III.a Osasun Institutuko Ikerketa Klinikoko Unitateko eta Entsegu Klinikoen Unitateko kide da eta, beraz, Europako Sareko kide ere bada. Orain berritu da Biomedikuntzako eta Osasun Zientzietako I+G+b-n laguntzeko Ikerketa Klinikorako Euskarria izeneko ISCIII Plataforma berriko partaidetza.

Unitatearen jardun-esparruaren barruan daude medikamentuekin eta osasungaiekin egiten diren entsegu klinikoak, baita beste esku-hartze sanitario terapeutiko batzuk aztertzeko egiten direnak ere. Unitatearen jardun-esparruaren barruan daude, halaber, diagnostikoa egiteko, prebentziorako edo zerbitzuko xedearekin egiten diren esku-hartzeko ausazko entsegu klinikoak.

Donostialdea ESIaren barruan zerbitzu hauek dira jarduera-bolumen handiena garatu ohi dutenak (2015):

Ikerketa Klinikoaren Unitatea arduratzen da entsegu klinikoen eta ikerketa klinikoko hainbat azterketaren koordinazioaz eta monitorizazioaz, batik bat izaera independentea dutenen kasuan. Aldi berean, unitatetik babesa ematen zaie langile gutxi edukitzeagatik laguntza behar duten zerbitzuei. Horrela, IIS Biogipuzkoa arduratzen da gure ospitaleko entsegu klinikoetan nahastutako langileak koordinatzeaz, eta irakasle guztiek bete beharreko helburu bat ezarri da: entsegu kliniko batean parte hartzen duten pazienteen eskubideak eta segurtasuna zaindu behar dira, pazienteei eskaintzen zaien arreta eta bizi-kalitatea ahal den neurrian hobetzeko.

Institutuak Unitate honetatik aholkularitza eta laguntza eskaintzen du, besteak beste, araudiari eta izapidetzeari buruz, alderdi ekonomikoei buruz eta medikazioaren kudeaketari buruz, baita entsegu klinikoa gauzatzeko orduan ere.

Eskaintzen diren aholkularitzaren eta laguntzaren barruan, sustatzailearen erantzukizuna diren eta nahiko espezializatuta dauden arloak berezi daitezke, alde batetik, eta entsegu klinikoen dokumentazio, artxibo, monitorizazio eta jarraipenarekin erlazionatutakoak bereiz daitezke, bestetik.

Unitatea IIS Biogipuzkoaren behe-solairuan dago. Ikerketa klinikoa laguntzeko instalazioak ditu, eta bilera-gela bat, erauzketa-gela bat entsegu klinikoetan barne hartutako pazienteentzat eta laginen laborategi zentralizatu bat/laginak biltzeko puntu zentralizatu bat.

HELBURUAK

Ikerketa Klinikoaren Unitatearen helburuak dira:

  • Entsegu klinikoen jarduera-bolumena eta kalitatea areagotzea, I+G+b planaren arabera.
  • Ikerketa klinikoko prozesuen emaitzak praktika klinikora eramateko bideak sustatzea, osasun-arreta berritzeko eta kalitatea hobetzeko.
  • Interes komertzialik ez duten entseguen ikerketa indartzea, Osasun Sistemako ikerlariek sustatutakoa zein kanpoko erakundeek sustatutakoa.
  • Entsegu kliniko bat abian jartzeko Kudeaketa arina eta eraginkorra egitea, denboren eta prozeduren optimizazioa oinarrian hartuta.
  • Azterketa klinikoarekin erlazionatutako informazioaren fluxuaren gardentasuna erraztea.
  • Jardunbide Kliniko Egokien (JKE) kalitate etikoaren eta zientifikoaren nazioarteko arauaren arabera garatzea azterketa klinikoak.

Ikerkta Klinikoaren Unitateko langileak

Entsegu Klinikoen koordinatzaileak

Plataformak bere prozesuak kudeatzen ditu UNE-EN ISO 9001:2015 Arauaren jarraibideak betez, eta kalitatea kudeatzeko haren sistema AENORek ziurtatuta dago. Horrek balio erantsia dakar Plataformak egiten duen lanerako; batik bat, haren zerbitzuaren kanpoko eskatzaileei dagokienez. Izan ere, konfiantza ematen du haien eskaerak tratatzeko aplikatzen den kalitate-mailan.

Ikus ziurtagiria

Zerbitzuak

PRAKTIKA KLINIKORA ERAMATEA