Histologia Plataforma ehunen prozesamendu histologikoa behar duten ikerketa-proiektuen eskaerari erantzuteko sortu zen.

Plataformaren helburua Institutuko ikertzaileei, enpresa elkartuei eta kanpoko enpresei laguntza teknikoa eta zientifikoa ematea da. Teknika histopatologiko ugari eskaintzen dira:

  • Ehunen prozesamendua.
  • Parafina-inklusioa eta OCT-inklusioa.
  • OCT-bloke bidezko Ebaketa (kriostatoa).
  • Parafina-bloke bidezko ebaketa (mikrotomoa).
  • Finkatzea eta deskaltzifikatzea.
  • Tindaketak, ohikoak eta bereziak.
  • Immunohistokimikoak (antigorputza doituz).
  • Immunofloreszentziak (antigorputza doituz).

EKIPAMENDUA

  • Kriostatoa, CM1950, LEICA.
  • Ehunen prozesagailua, MTM, SLEE MAINZ
  • Parafina-banagailua, HISTOSTAR, THERMO-SCIENTIFIC
  • Mikrotomoa, HM355S, THERMO-SCIENTIFIC
  • Bainua, TERMOFIM, SELECTA
  • Tindagailu automatikoa VARISTAIN GEMINI, THERMO-SCIENTIFIC
  • Mikroskopioa, Nikon 80i, eremu argiko eta fluoreszentziako argazkiak lortzeko (iragazkiak: berdea, urdina, gorria) Irudiak hartzeko kamerarekin.

Plataformak bere prozesuak kudeatzen ditu UNE-EN ISO 9001:2015 Arauaren jarraibideak betez, eta kalitatea kudeatzeko haren sistema AENORek ziurtatuta dago. Horrek balio erantsia dakar Plataformak egiten duen lanerako; batik bat, haren zerbitzuaren kanpoko eskatzaileei dagokienez. Izan ere, konfiantza ematen du haien eskaerak tratatzeko aplikatzen den kalitate-mailan.

Ikus ziurtagiria

Zerbitzuak

ESKAERA-FORMULARIOA