2003. urtean giza genomaren sekuentzia guztia argitaratu zen eta gaur egunera arte ehunka organismoren sekuentzia osoak argitaratu dira. Horri esker, organismo horietan aurkitutako geneen karakterizazioa egin daiteke mikroarrayen bidezko gene-adierazpenaren profilen analisi, mutanteen analisi fenotipiko edo elkarreragin proteikoen analisien bidez. Aldi berean, ezaguera horrekin mikrosateliteen karakterizazioa egin daiteke, baita polimorfismo nukleotidoena eta fenotipo jakin batzuetara lotutako mutazioena ere.

Gaur egun, makina bat ikerketa-talde ari da lanean azterketa genetikoak barne hartzen dituzten proiektuetan. Zentzu horretan, komunitate zientifikoak bere ikerketak garatzeko behar duen ezaguera eta ekipamendua eskaintzeko lan egiten du Biodonostia OII-ren Genomika Plataformak.

Plataforma Genomikoak aholkularitza eta elkarri eragiteko aukera eskaintzen die ikerketa-taldeei, aztertzen eta diseinatzen diren arazo biologikoekin lotuta dauden genomikako eta transkriptomikako teknikarik egokienak aplikatzeko eta/edo ikerketa esperimental berriak abian jartzeko. Horretarako, plataformak langile kualifikatuz osatutako talde bat du eta adierazpenaren sekuentziazioa, genotipatua eta analisia egiteko teknika eta ekipo aurreratuenak erabiltzeaz gain, jardunbide egokien gomendioak jarraituz diseinatuta dagoen laborategi bat ere badu.

Biodonostia OII-ren Plataforma Genomikoa Ion Torrent-en teknologiaren erabilerako erreferentziazko agentea da.

Plataformak bere prozesuak kudeatzen ditu UNE-EN ISO 9001:2015 Arauaren jarraibideak betez, eta kalitatea kudeatzeko haren sistema AENORek ziurtatuta dago. Horrek balio erantsia dakar Plataformak egiten duen lanerako; batik bat, haren zerbitzuaren kanpoko eskatzaileei dagokienez. Izan ere, konfiantza ematen du haien eskaerak tratatzeko aplikatzen den kalitate-mailan.

Ikus ziurtagiria

Zerbitzuak

Tarifak

ESKAERA-FORMULARIOA