Euskal Biobankoak sare-egitura bat dauka, Euskal Herriko osasun zentro nagusietan -publiko zein pribatu- kokatuta dauden nodoetan oinarritua dagoena. Biomedikuntzako Ikerkuntzari buruzko 14/2007 Legeak ezarritakoari jarraiki, ondoko egitura dauka: Zuzendari Zientifiko bat, Fitxategiko Arduradun bat, Etika Batzorde bat eta Batzorde Zientifiko bat. Biogipuzkoa OII sare horretako kide da; Institutuaren lehen solairuan DNA Unitatea dauka, bai eta Ehunen Unitatea (tumoreak eta garunak) Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdea ESI) Ama-haurren Eraikineko -1 solairuan ere.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mende dagoen Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioak (BIOEF) sortu zuen Euskal Biobankoa. Xedea zen biomedikuntza eta bioteknologia eremuetan ikerketa aurreratua garatzen ahalbidetzea Euskal Herriko Osasun Sistemari, sailkaturiko lagin biologikoen eta horiei loturiko datuen kudeaketaren bidez (EHAA uztailaren 7ko 135/2015 Dekretua, 2015eko uztailaren 13ko AGINDUA, Osakidetzako 6/2016 Araua, 2016ko otsailaren 29koa).

Ikerketa-soberakin edo ikerketa-helburuetarako eskaturiko osagai gisa, eta emailearen aurretiko baimen informatua lortuta, era guztietako laginak hartzen dira: ehun onkologikoak zein neurologikoak eta odol-lagin biologikoak ondokoak bezalako produktuak lortu ahal izateko: seruma, DNA, RNA, zelulak, etab. Eta era guztietako laginak prozesatzen dira ere: gernua, listua, etab.

Zerbitzuak